Pedro Kastrejana
Itxura
| Pedro Kastrejana | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Loiu, ? |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria |
Pedro Kastrejana (Loiu, ?-?) bizkaitar bertsolaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrauri baserrian jaioa eta Kareane baserrira ezkondua (Mari Cruz Bolunburu Kareagarekin). Gerra aurreko bertsolaria zen,[1] etorri handikoa, izan ere, bertsolari familia batekoa zen. Haren aita Erramon Kastrejana eta anaia Hipolito ere bertsolariak izan ziren.
Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balendin Enbeita “Urretxindorra” bertsolari handiaren garaikoa zen. Besteak beste, harekin kantatu zuen 1958ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean[2] eta, “Urretxindorrak” berak dionez, baita 1929 inguruan Mungiako txapelketa baten ere.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bat-bateko sariketak: Mungiako saria 1930[3]
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 1958 : finala Bilboko Areatzan. (Orduko egunkarien arabera, 12-14 mila ikusleren aurrean abestu zuten)
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 1962 : kanporaketa
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 1964 : kanporaketa (Uztailaren 19an, Mungian)