1958ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
1958ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa lurralde horretan egindako lehenengo edizio ofiziala izan zen, Euskaltzaindiak antolatutakoa, Frankismoaren sasoian bete-betean. Sustatzaile nagusia eta aurkezle lanetan Alfontso Irigoien ibili zen eta epaimahaikideen artean Gabriel Aresti izan zen. Asmoen artean euskara garbiaren zurrunkeria gainditzea eta hizkuntza aisialdi giroan gizarteratzea. Horretarako, Irigoienek jasotako bertsoekin egindako "Euskal Kantak" izeneko liburuxka prestatu eta milaka ale banatu zituen hiritarren artean, batik bat gazteak zaletzeko xedearekin.
Abuztuaren 24an finala egin zuten arrakasta itzelarekin, Bilboko Arenala publikoak leporaino bete zuelarik. Areatzako finalaean zazpi bertsolari finalista izan ziren, horietatik bost Ipar Uribekoak: bat Txorierrikoa, bat Uribe Butroekoa eta hiru Uribe Kostakoak.
Garailea Balendin Enbeita izan zen, "Taket"ekin izandako lehia eta ika-mika tarteka.
Finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia". Aitor eta Pedro Zuberogoitia. Bilboko Udala. 2008.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "50 urte pasatu eta gero hau!"[Betiko hautsitako esteka]
- "1958-2008, Getxo"[Betiko hautsitako esteka]
- 1958ko Bizkaiko Txapelketa Bertsozale Elkartearen webgunean
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak | ||
---|---|---|
1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1964 • 1966 • 1987 • 1990 • 1992 • 1994 • 1996 • 1998 • 2000 • 2002 • 2004 • 2006 • 2008 • 2010 • 2012 • 2014 • 2016 • 2018 • 2021 • 2023 |