Pelendoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaPelendoi
Motaetnia

Pelendoi[1] (latinez: Pellendones) Dueroren goiko arroan, hau da egungo Soriako iparraldean, Burgosko hego-ekialdean eta Errioxako hego-mendebaldean, bizi zen zeltiberiar herria izan zen. Hiri nagusiak Augustobriga, Numantzia, Savia eta Viscintium zituzten.

Abeltzaintzari ekiten zioten herri transhumantea izan zen eta k. a. II. mendean, ziur asko erromatarren laguntzari esker, arebakoekiko zuten menpekotasunaz askatu ziren.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 6 or..
  2. Burillo Mozota, Francisco. (1998). Los Celtíberos, etnias y estados. Bartzelona: Crítica ISBN 84-7423-891-9..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.