Pelješac penintsula
Pelješac penintsula | |
---|---|
Mota | penintsula |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′30″N 17°24′13″E / 42.925°N 17.4036°E |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Dubrovnik-Neretva eskualdea |
Ur-gorputza | Adriatikoa |
Pelješac penintsula (bertako dialektoa den txakavieraz Pelišac, italieraz: Sabbioncello) Kroazia hegoaldeko penintsula luzea da, Dubrovnik-Neretva eskualdean sarturik dagoena.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelješac izena nahiko berria da eta ziurrenik Orebić herri handieneko Pelišac muinotik dator, izan ere historian zehar herriaren beraren izena eman izan baitzaio penintsula osoari, italierazko izena den Sabbioncello bezala ezagutu izan delarik. Erromatarrek Punctums Stagni (Eztainuzko punta) deitu zioten eta eslaviarrek Stonki (Eztainua).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brač, Hvar, Korčula eta Mljet uharteek inguratzen dute eta hauek bezalako irla dela dirudi, baina kontinentearekin elkarturik dago Zaton Doli herrixkan. 65 kilometrotako penintsula luzea da. Ipar ekialdean erabat soila da baina hego mendebaldean mahasti eta laranjondoek estaltzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziarrek jadanik ezagutu zuten eta Gerra iliriarren ondoren (K.a. 220 - 219) erromatarrek eskuratu zuten.
VI mendean Bizantziar Inperioaren barnean gelditu zen baina eslaviarren inbasioaren erruz bertako biztanle erromanizatuek uharteetara ihes egin behar izan zuten. 1333an Ragusako Errepublikak erosi zien serbiarrei. Ordutik aurrera Dubrovniken bilakaera bera izan zuen.
Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri handiena Orebić bada ere hiriburu naturala Ston da. Penintsulak lau udalerri ditu:
- Orebić (italieraz Sabbioncello): Penintsularen mendebaldean dago. 4.165 biztanle ditu (2001) eta kai garrantzitsua ere bai. Korčularekin elkartzen duen ferri bat ere badu. 1.568an gaztelura bizitzera etorri zen familiak ematen dio izena. 60. hamarkadan Jugoslaviako biztanleen udako oporlekua bihurtu zen, gaur egun hungariarrak, alemaniarrak eta italiarrak asko etortzen dira.
- Ston (italieraz Stagno): Ragusako Errepublikako herresirik handiena zuen, 890 metro luze herri barruan eta aldiz 5 kilometro herria inguratzen duena. Europa osoko bigarren luzeena da, Britania Handian dagoen Hadrianoren Harresiaren ondoren. Errepublikaren gatzaga handienak ere bertan zeuden. Gaur egun 2.605 biztanle ditu.
- Trpanj (italieraz Trappani): 871 biztanle ditu eta Pločerekin elkartzen duen ferria. Gradina gotorlekua dauka.
- Janjina (italieraz Iagnina): 593 biztanle ditu
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Pelješac kanala
-
San Ilija mendia, Pelješac penintsulako puntu altuena (961m)
-
Ston, herria eta gatzagak
-
Stoneko harresia
-
Trpanj
-
Janjina
-
Lovište