Hvar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hvar
Lesina
 Kroazia
Hvar main square.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Kroazia
Eskualdea Split-Dalmazia eskualdea
Geografia
Koordenatuak 43° 09′ 05″ N, 16° 39′ 25″ E / 43.151388888889°N,16.656944444444°E / 43.151388888889; 16.656944444444Koordenatuak: 43° 09′ 05″ N, 16° 39′ 25″ E / 43.151388888889°N,16.656944444444°E / 43.151388888889; 16.656944444444
Croatia - Hvar.PNG
Azalera 297 km²
Demografia
Biztanleria 11.459 biztanle (2001)
Dentsitatea 38,58 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea http://www.krk.hr/

Hvar (hvarreraz: Hvor edo For, grekeraz Pharos, latinez Pharina, italieraz Lesina), Kroaziako Split-Dalmazia eskualdeko bi uharte nagusietako bat da, bestea Brač delarik. Uharte luze eta estua da eta turismo handia erakartzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 385 urtean Pharosko greziar batzuek iliriarrak bizi ziren uharte honetara iritsi ziren eta Pharos (gaur egungo Stari Grad) eta Dimos (gaur egungo Hvar) fundatu zituzten. Greziarren alde eta Erromatarren kontra egin izanagatik azken hauek greziarren kolonia erabat suntsitu zuten.

Hainbat eskutatik pasa ondoren 1420an veneziarrak jabetu ziren uhateaz eta Liesena izena jarri zioten. 1797 arte izan ziren veneziarrak hemen eta ondoren Dalmaziako kostaldearen historia bera izan zuen uharteak.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hvar

Herri nagusia da, eta urte askotan vaneziarren kairik garrantzitsuenetakoa izan zen. 4.138 biztanle ditu (2001) eta veneziarrek 1278an erikitako harresiek inguratzen dute herria. Bi gotorleku ditu, Fortica edo Tvrđava Španjola (gotorleku espainiarra), 1579an erikia eta Tvrđava Napoleon (Napoleon gotorlekua) 1811ean Napoleonek eraikia. Kroaziako plaza handiena ere badu Pjaca izenekoa, XVII mendeko Done Esteban katedralaren aurrean (kroazieraz Katedrala Svetog Stjepana).

Stari Grad

Greziarrek eraturiko Pharos koloniaren ondorengoa da, izan ere aintzinako hiriaren planifikazioa mantentzen baitu. Unescok Gizateriaren ondare izendatu zuen 2008an. Izenak berak ere "hiri zaharra" esan nahi du kroazieraz. Gaur egun uharteko kairik handiena du. 1.906 biztanle ditu.

Jelsa

Uhartearen iparraldeko merkatal herria da, 1.798 biztanle dituena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hvar Aldatu lotura Wikidatan