Brač

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brač
Brac-Hafen.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaVidova gora (en) Itzuli
Garaiera780 m
Azalera396 km²
Geografia
Brac locus.jpg
Koordenatuak43°18′40″N 16°39′56″E / 43.3111°N 16.6656°E / 43.3111; 16.665643°18′40″N 16°39′56″E / 43.3111°N 16.6656°E / 43.3111; 16.6656
KokapenaAdriatikoa
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Split-Dalmazia eskualdea
Ur-gorputzaAdriatikoa

Brač (Bračeraz: Broc; latinez: Bretia; italieraz: Brazza) Kroaziako Split-Dalmazia eskualdeko uharte nagusia da Hvar irlarekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek Bretia izena eman zioten uharteari. Plinio Zaharrak dagoeneko aipatzen ditu bertako ardoa, oliba olioa eta ahuntz gazta. Dioklezianoren jauregia egiteko harri zuria uhartetik atera zen.

Ondoren avaroak eta eslaviarrak jabetu ziren irlaz. XIII eta XIV mendeetan veneziarrek hartu zuten uhartea eta Brazza deitu zuten, gaur egun italieraz ere izen hau dauka. Hurrengo mendeetan ere esku askotatik pasa zen 1815ean Austria-Hungariako Inperioak eskuratu zuen arte. 1918an Jugoslaviaren barnean gelditu zen eta azkenik Kroazian sartu zen honek askatasuna lortzean.

XIX. eta XX. mendeetan emigrazio handia jasan zuen, Australia, Zeelanda Berria, Argentina eta Txilera batez ere.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko hiriburua Supetar da eta bertan dago kairik handiena. 10 kilometrotara Škrip herrixka dago, k.a. III. mendeko herrixka iliriarraren aztarnak dituena.

Hegoaldeko kostan Bol herri turistikoa dago. Aipatzekoa da batez ere Urrezko adarra (kroazieraz: Zlatni rat) hondartza.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]