Korčula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Korčula
Curzola

Korčula
Estatua KroaziaKroazia
Eskualdea Dubrovnik-Neretva eskualdea
Koordenatuak

42°56′05″N 16°51′12″E / 42.934722222222°N 16.853333333333°E / 42.934722222222; 16.853333333333Koordenatuak: 42°56′05″N 16°51′12″E / 42.934722222222°N 16.853333333333°E / 42.934722222222; 16.853333333333

Croatia - Korcula.PNG

Eremua 279 km²
Biztanleria 16.182 bizt. (2001)
Dentsitatea 58 bizt./km²
http://www.korcula.hr/

Korčula (Grezieraz Κόρκυρα Μέλαινα, latinez Corcyra Nigra, Korkyra Melaina, eslaviera zaharraz Krkar, italieraz Curzola) Kroaziar uharteen artean handienetakoa eta ezagunenetakoa da turismo handia jasotzen baitu. 16.182 biztanle ditu, hauetatik %97a kroaziarrak dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dubrovnik-Neretva eskualdean kokaturik dago, Pelješac penintsularen ondoan eta Dubrovniketik gertu. 279 km²ko azalera du eta uharte luzea da, ekialdetik mendebaldera 46'8 kilometro baititu eta 7'8 kilometroko zabalera baino ez. Mendi altuenak Klupca (568 m) eta Kom (510 m) dira. Klima mediterranerarra du, neguan 9'8 Â°C eta udan 26'9 Â°C.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinatik izan da ezaguna Korčula. Neolito garaiko aztarnak aurkitu dira bai eta feniziarren eta greziarren herrixkak ere. Irlaren izen zaharrenetakoa den Korkyra Melaina izenak Korfu beltza esan nahi du, Greziako Korfu irlaren antza zuelako eta bertatik pinu beltzaren egurra lortzen zelako itsasontziak egiteko.

Erromatar Inperioan Dalmazia probintzian sartuta egon zen. 600 urtearen inguruan avaroak eta ondoren eslaviarrak kroaziaz jabetu zirenean italiar jatorriko jendea uhartetan (Korčula esate baterako) eta Neretvaren deltan babestu zen. Irlara iritsi ziren eslaviarrei Neretvatar deitu zitzaien eta beste eslaviarrak baino lehenago kristautu ziren.

Korčularen garrantzi geoestrategikoa zela eta, bere historian borroka eta ondorioz jabe ugari ezagutu izan ditu. Kroazia, Bizantzio, Ragusa, Hungaria, Genova eta Veneziaren menpe egoteaz gainera XIII mendean denbora tarte laburrean askea ere izan zen.

X eta XI. mendeetan kroaziarrak eta bizantziarrak txandakatu ziren agintean, 1100an Veneziak konkistatu zuen arte. 1184ean korčulatarrek Ragusari (Dubrovnik) laguntza eskatu zieten veneziarrak uhartetik kanporatzeko. 1214ean Korčulako Estatutua idatzi zen, bertan esaten zelarik Korčulak autonomia zuela Rascia eta Zahumlje printzerri serbiarren aurrean eta Venezia eta Ragusako Errepubliken aurrean.

Korčulako dukeak genovatarrekin familia loturak eratu zituela ikustean 1255ean Veneziak berriz konkistatu zuen uhartea. 1298an ordea borroka latzean Genovakoak nagusitu ziren. Kondaira batek dio Marco Polo korčularra zela eta orduan hartu zutela preo genovarrek, baina ez dago hau baieztatzen duen dokumenturik. XIV. mendean Hungariaren eta Veneziaren eskuetan izan zen txandaka, azkenik veneziarrak 1797 arte bertan egon zirelarik.

1915ean Erresuma Batuak eta Frantziak promes egin zioten Italiari Korčula emango ziotela Lehen Mundu Gerran beren alde borrokatzearen truke, baina gerra amaitzean Kroaziaren esku gelditu zen.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korčulako hiriburua izen bereko Korčula herria da. 5.889 biztanle ditu, uharte guztiaren herena bertan bizi da. Harresiek inguratzen dituzte herriko kale estuak. San Marko katedrala da eraikinik esanguratsuena, eta estilo asko ditu bere barnean, erromanikoa, gotikoa eta veneziarra, izan ere 1301ean hasi zen eraikuntzak bost mende iraun baitzituen. Aipatzekoak dira Veneziako agintarien eta merkatari aberatsen jauregi eta etxeak ere.

Vela Luka herriak 4.380 biztanle ditu eta izenak kai handia esan nahi du. Bereziki aipagarria da Vela Spila (Leize handia), Europako leize prehistoriko garrantzitsuenetakoa baita. XIX mendeko Austriar Inperioaren gotorlekua ere badu.

Blato uharteko asentamendu zaharrenetakoa da. Gaur egun 3.680 biztanle ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Korčula Aldatu lotura Wikidatan