Edukira joan

Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua
Jatorria
Argitaratze-data1963
IzenburuaPello Errotaren bizitza bere alabak kontatua
ArgitaletxeaAuspoa
Ezaugarriak
Genero artistikoaOroimena eta biografia
Hizkuntzaeuskara

Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburua 1963an plazaratu zuten, Pello Errotaren inguruko informazioa bilduz. Funtsean Mikaela Elizegi bere alabak Antonio Zavalari aitaren bizitzaren gorabeherak kontatu zizkion, eta Zavalak, elkarrizketa haiek grabaturik, Mikaelaren kontakizunak hitzez hitz idatziz jarri eta liburu horretan argitaratu zituen. Auspoa bildumaren lan ezagunetariko bat da.

Pello Errota ezizenez, euskal bertsolaria izan zen. Bizibidez errotaria bazen ere, bertsoa lanbide osagarri gisa erabili zuen lehen bertsolarietakoa izan zen. Umoretsua eta plaza bertsolari bikaina izan zen, Euskal Herriak eman duen bertsolari on eta jorienetarikoa. 1895. urtean Argentinara joan zen, hara joandako euskaldunen aurrean kantatzera.

Liburuaren balorazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jabier Kaltzakortak Herri literaturako altxorrik handiena izeneko artikuluan zera esan zuen[1]: "Gabriel Arestik esaten zuen bezala, euskaraz idatzi den testurik hoberenetako bat da". Lanaren berezitasuna da testuan kontalariaren ahozko solasa jasotzen dela, hizkuntza idatziaren ohiko artifiziorik gabe. Liburuaren hirugarren argitalpenean, zera dio Bernardo Atxagak hitzaurrean: "Zenbat balio dute, poetikoki, Mikela Elizegik hurbileko heriotzen aurrean esandakoek? Zakur amorratuak hozka egindako neskatoaren pasarteak, kasu, edo hemeretzi urterekin hildako ahizparenak? Ezin da neurtu".

  • Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua, Antonio Zavalaren zuzenketekin, Auspoa 32. zk., 1963.
  • Mikela Elicegui-ren oroitzapenak, Emak Bakia bilduma, Pamiela, 1993. Aurrekoaren aukeraketa eta egungo idazkeran jasota.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]