Edukira joan

Pello Urizar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pello Urizar

(2016)

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2016ko urriaren 21a - 2019ko irailaren 1a - Ander Rodriguez Lejarza
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2012ko azaroaren 20a - 2016ko urriaren 21a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

6. Eusko Alkartasunako presidentea

2009 - 2019
Koldo Amezketa

Arrasateko zinegotzia

2007 - 2011
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta informatikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna
Euskal Herria Bildu

Twitter: pellourizar Edit the value on Wikidata

Pello Urizar Karetxe (Arrasate, 1968 - ) Eusko Alkartasunako idazkari orokorra da 2009tik. Elektronika eta informatika ingeniaritza ikasketak egin ditu eta kooperatibetan trebatua da. 1996tik 1998ra Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusia izan zen. 1995tik 1997ra eta 2000tik 2007ra Arrasateko zinegotzi izan zen. Legebiltzarkide da Eusko Legebiltzarreko X. Legengitzalditik (2011).

Bigarren mailako Lanbide Heziketa egin eta informatika teknikari lanbidea ikasi zuen. Bere karrera profesional osoa kooperatiben arloan eman du, Elektronika eta Informatikaren adarretan. Alor horretan jakitun da Peio Urizar, hori dela eta, 1999an zerbitzuen kooperatiba bat sortzea erabaki zuen beste hainbat lankiderekin batera. Horretan dihardu gaur arte.

Gazte Abertzaleen barnean paper garrantzitsua jokatu zuen Urizarrek, alderdi politikoaren idazkari nagusia izan baitzen 1996tik 1998ra bitartean. Garai horretan zehar EAren Zuzendaritza Nagusia eratzen lagundu zuen eta handik gutxira, udaletxe eta lurralde mailan kargu politiko garrantzitsuak eduki zituen. Adibidez, Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzako kidea izan zen (2000-2009) eta 2007ko hauteskundeetan Arrasateko Udaleko zinegotzi izatea lortu zuen. Kargu hori bera 1995tik 1997ra ere eduki zuen.

Eusko Alkartasunak 2009ko ekainaren 20 eta 21ean Gasteizen bildu zuen Kontseilu Nagusiak alderdiko idazkari nagusi izendatu zuen, babes zabalarekin. Handik gutxira, 2012an, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Euskal Herria Bilduren zerrendan bigarren aurkeztu zen, boto nahikoa eskuraturik, legebiltzarkide izatea lortu zuen legealdi osorako. 2016ko hauteskundeetan ere legebiltzarkide postua mantentzea lortu zuen.[1]

2019ko ekainaren 24an EAko idazkari nagusi izateari utziko ziola jakinarazi zuen eta lehen lerro politikotik erretiratzea erabaki zuen. Haren esanetan, bere agintaritza zikloa amaituta ikusi eta uzteko garaia iritsi zitzaiola ikusi zuen, hala ere, EAren printzipioak sendo egonda eta EH Bilduren balioak zein ziren ikusita, lasai zihoala adierazi zuen.[2]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pello Urizar Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20120910/361393/es/EH-Bildu-apuesta-un-Ejecutivo-que-traiga-cambio-este-pais «EH Bildu apuesta por �un Ejecutivo que traiga el cambio a este pa�s� - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  2. Esnaola, Enekoitz. ««Indartsu daude EAren betiko printzipioak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).


Aurrekoa
Koldo Amezketa
Eusko Alkartasunako presidentea

20092019
Ondorengoa
Erabakitzeke