Ifaceko Haitzaren Natura Parkea
| Ifaceko Haitzaren Natura Parkea | |
|---|---|
| ezezaguna II. maila: parke nazionala | |
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 332 m |
| Mota | mendia, Batasuneko garrantzizko lekua, natura-parkea, naturagune babestua, parke naturala eta Natura 2000 sarea |
| Azalera | 53,3 ha |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 38°38′05″N 0°04′28″E / 38.6347°N 0.0744°E |
| Mendikatea | Prebaetic System (en) |
| Kokapena | Marina Alta |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Alacanteko probintzia |
| Udalerria | Calp |
| Geologia | |
| Material nagusia | kareharri |
Ifac edo Ifaceko Haitza, edo gune babestu gisa duen izenarekin, Ifaceko Haitzaren Natura Parkea-gaztelaniaz: peñón de Ifach; katalanez: Penyal d'Ifac; bietan i'fak ahoskatua- Marina Alta lurraldean, Alacanteko probintziaren Calpe herrian dagoen natura monumentu ezaguna eta enblematikoa da, kostalde honen benetako ikurra baita. 45 hektarea ditu bakarrik ditu, Valentziako natura parke txikiena izanik.[1] Valentziako Erkidegoaren Gobernuak 1987ko urtarrilaren 19an natura parkearen izendapena eman zion. Gailurretik bista ederrak ikus daitezke, besteak beste, Formentera uhartea eta Santa Polako lurmuturra. Klima mediterraneoa da. Parkeak urtero 150.000 biztanle jasotzen ditu.[2]
Orografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkea bakartutako haitz batean dago. Haitza Mendikate Betikoen azken muturra da. 322 metroko garaiera du. Ia uhartea da baina kontinentearekin istmo detritiko baten bitartez lotuta dago. Arroka kareharrik dira. XIX. mendean haitza zeharkatzen duen tunela egin zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antza denez lehen Ifac uhartea zen baina dokumentazio historikoaren arabera, erromatarren garaian, ordurako, istmoa zen. Istmo hori handitzen joan da eta gaur egun erabat urbanizatua dago. Dena dela, lehenengo aztarna historikoak erromatarren aurrekoak dira, K. a. IV. mendean bazegoen hemen iberiarren herri bat. XIII. mendean XIII, Jakue I.a Aragoikoak, moriskoei irabazi ondoren, Ifacen herri gotortu bat sortu zuen, Pobla d'Ifac, batez ere haitzetik ikusten ziren bistez baliatuz, inguruaren defentsa hobetzeko. Herriak gutxi iraun zuen: 50-60 urteetan Gaztelako armadak txikitu baitzuen. Oraindik-orain harresien aztarnak ikus daitezke.
XIX. mendean, ustiatzeko modurik ez zegoenez, estatuak uhartea saldu egin zuen. Esku pribatu desberdinetatik igaro zuen eta jabe haietako batek, dinamita erabiliz, gailurrera ailegatzeko bidea errazteko, haitza zeharkatzen duen tunela egin zuen. Jabe horiek haien etxeak haitzean kokatu zuten eta, ondorioz, zonalde batzuk urbanizatu ziren. XX. mendean, maldan, hotel bat eraiki zen; inoiz ez zen inauguratu eta, natura parkearen deklarazioa jaso ondoren, bota egin zen.[1] Valentzia Erkidegoko Gobernuak 1987ko urtarrilaren 19an natura parkearen izendapena eman zion. 2015ean bideak konpontzeko eta lan desberdinak egiteko parkea itxi egin zen; 2016ko abuztuan berriro ere irekin egin zen.[2]
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkea hegaztientzat babes inguru garrantzitsua da: 80 espezia inguru aipatu dira zonaldean. Bertan, beste askoren artean, espezie hauek ikus daitezke:
Beste aldetik, Marina Alta osoa moduan, lurreko aberastasun malakologiko handia dago (barraskiloak). Koleopteroen presentzia ere garrantzitsua da.
Flora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Begetazioa parkearen alde garrantzitsuena da. Landare nagusiak rupicolak dira, asko endemikoak: Ifacheko silene, Thymus, la arrokako eskabiosa, ferra valentziarra. Goiko aldean zuhaixkak ikusten dira, esaterako, palmitoak.
Arriskuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zonalde honek pairatzen dituen arazo nagusiak urbanizazioaren eta gizakiaren gertutasunaren ondorioak dira; dagoeneko, kontinentetik isolatuta dago eta gizakiaren presioa handia da.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Haitza gertutik ikusita.
-
Kostaldeko urbanizazioa haitzetik ikusita.
-
Haitza zeharkatzen duen tunela.
-
Parkearen pinuak eta begetazioa.
-
Tunelaren irteera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Haitzaren gaineko informazioa.
- (Gaztelaniaz):Ifachen inguruko datu bitxiak.
- (Gaztelaniaz):Liburuxka parkearen gaineko informazioarekin.
