Edukira joan

Perciformes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perciformes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
Ordena Perciformes
Bleeker, 1859
Azpibanaketa
Ikusi testua

Perciformes (Percomorphi edo Acanthopteri ere deitua) ornodunen ordenarik handiena da. Arrain hezurdunen espezie guztien % 40 inguru hartzen du. Perciformes izenak perka-formakoa esan nahi du. Aktinopterigioen klaseari dagokio, eta 7.000 espezietik gora biltzen ditu, forma eta tamaina guztietakoak, ia itsas ingurune guztietan bizi direnak. Kretazeoan agertu ziren lehen aldiz.

Arrain pertziformeek oinarri zabaleko bizkar-hegala izaten dute, eta bizkar-hegalaren eta uzki-hegalaren lehen erradioak arantza bilakatuak egoten dira. Bisigua, urraburua, meroa, zapoa, lupia, barbarina, lamotea eta berrugeta, adibidez, pertziformeak dira.

Gorputza-ardatz edo zerrenda-itxurakoa izan dezakete, alboetatik estu samarra. Hegalak arantzadunak dituzte gehienek. Sabel-hegalak, dituztenek, bularraldean dituzte. Perziforme mota gehienek bi bizkar-hegal dituzte; bata bestearen jarraian antolatuak edo bereizita izan ditzakete. Zenbait perziformek burutik isatserainoko bizkar-hegala dute (korifenidoek), beste batzuek bizkar-, isats- eta sabel-hegala bat eginda dituzte (pomazentridoek eta anarikadidoek). Igeri-puxika ez dute digestio aparatuarekin lotua. Arrain hezurdunetan familia eta mota gehien biltzen dituen ordena da, 150 bat familia eta 6.000 inguru mota. Familiarik ezagunenak perzidoak, serranidoak, blenidoak eta gobidoak dira. Itsasoan edo ibaietan bizi daitezke.

Sailkapena ez da arazorik gabea. Tradizionalki, parafiletikoak dira. Badira ordena batzuk subordenatzat har litezkeenak: Scorpaeniformes, Tetraodontiformes eta Pleuronectiformes. Eta, bestalde, gaur egun subordenatzat hartzen diren batzuk parafiletikotzat ere har litezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]