Edukira joan

Osteiktie

Wikipedia, Entziklopedia askea
(«Osteichthyes» orritik birbideratua)
Osteiktie
420 Ma-0 Ma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
Megaclass (en) Itzuli Osteichthyes
Huxley, 1880
Azpibanaketa

Osteiktieak (Osteichthyes, grezierazko ὀστεον /ósteon/ 'hezur' eta ἰχθύς /ichtus/ 'arrain' hitzen lotunea) edo hezur-arrainak animalia ornodunen klado anitza da. Euren ezaugarri nagusia da hezurren osatutako endoeskeleto bat edukitzea. Barnean sartzen dira arrain hezurdun guztiak eta, kladistikaren zentzuan, tetrapodo guztiak, gizakiak barne. Euren klado-ahizpa Chondrichthyes da, arrain kartilaginosoena, marrazoak zein plakodermoak eta Acanthodi barnebiltzen dituena eta batez ere kartilagoz osatutako endoeskeletoa dutenak. Gaur egun arraintzat hartzen ditugun animalia ia guztiak osteiktieak dira, 45 ordenekin, 435 familia eta 28.000 familiekin soilik arrain hezurdunen artean[1].

Taldea bi klado nagusitan banatzen da. Alde batetik daude aktinopterigioak, edo hegatsak erradiatuak dituztenak, arrainen gehiengoa direnak; bestetik daude sarkopterigioak, hegats lobulatuak dituztenak eta lehorreko ornodun guztiak. Ezagutzen den arrain hezurdunen fosilik zaharrena orain dela 436 milioi urtekoa da, Siluriar garaikoa. Fosil horiek duten hortzeria ere trantsiziokoa da marrazoen hortz zerrenden eta arrain hezurdunen hortzen artekoa[2]. Izena horrela badute ere, arrain hezurdun horien hezurark oraindik nagusiki kartilagoak ziren, baina bazuten jada beste bi taldeetan garatuko zen barrunbe bat, ahoaren atzean. Barrunbe hura taldeetako batean igeriketa maskuria izango zen beranduago, eta bestean birikak.

Osteiktioeak eta Euteleostomi ia sinonimo dira, batez ere paleontologiaren ikuspegitk. Iktiologoentzat Euteleostimi erabiltzen denean lehorreko tetrapodoak kanpoan uzten dira. Iktiologoen ikuspegi tradizionalean, arrainak soilik sartzen zituen osteiktioen taldea parafiletikoa zen[3]. Hala ere, 2013tik aurrera, ohikoena da osteiktioen barruan egiten diren zuhaitz guztietan tetrapodoak ere sartzea[4][5][6].

Tetrapodoak barnebiltzen dituen osteiktien filogenia bat erakusten da kladograma honetan[7][8]. Osteiktien jatorrian bertan genomaren bikoizte osoa gertatu zen[9].

Osteichthyes/
Sarcopterygii
Actinistia

Coelacanthiformes

Rhipidistia
Dipnoi

Ceratodontiformes

Tetrapodomorpha

Tetrapoda

Actinopterygii
Cladistia

Polypteriformes

Actinopteri
Chondrostei

Acipenseriformes

Neopterygii
Holostei
Ginglymodi

Lepisosteiformes

Halecomorphi

Amiiformes

Teleostei
Elopomorpha

Elopiformes

Albuliformes

Notacanthiformes

Anguilliformes

Osteoglossocephalai
Osteoglossomorpha

Osteoglossiformes

Hiodontiformes

Clupeocephala
Otomorpha
Otocephala

Clupeiformes

Alepocephali

Alepocephaliformes

Ostariophysi
Anotophysa

Gonorynchiformes

Otophysa

Cypriniformes

Characiformes

Gymnotiformes

Siluriformes

Euteleosteomorpha

Lepidogalaxiiformes

Protacanthopterygii

Argentiniformes

Galaxiiformes

Salmoniformes

Esociformes

Stomiatii

Osmeriformes

Stomiatiformes

Neoteleostei

Euteleostomi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «BONY FISHES - Scientific Classification» www.seaworld.org (kontsulta data: 2026-05-15).
  2. ↑ «Jaws, Teeth of Earliest Bony Fish Discovered» news.nationalgeographic.com (kontsulta data: 2026-05-15).
  3. ↑ Nelson, Joseph S.; Grande, Terry C.; Wilson, Mark V. H.. (2016-02-22). Fishes of the World. Wiley  doi:10.1002/9781119174844. ISBN 978-1-118-34233-6. (kontsulta data: 2026-05-15).
  4. ↑ (Ingelesez) Betancur-R, Ricardo; Broughton, Richard E.; Wiley, Edward O.; Carpenter, Kent; López, J. Andrés; Li, Chenhong; Holcroft, Nancy I.; Arcila, Dahiana et al.. (2013-04-18). «The Tree of Life and a New Classification of Bony Fishes» PLOS Currents Tree of Life  doi:10.1371/currents.tol.53ba26640df0ccaee75bb165c8c26288. ISSN 2157-3999. PMID 23653398. PMC 3644299. (kontsulta data: 2026-05-15).
  5. ↑ (Ingelesez) Betancur-R, Ricardo; Wiley, Edward O.; Arratia, Gloria; Acero, Arturo; Bailly, Nicolas; Miya, Masaki; Lecointre, Guillaume; Ortí, Guillermo. (2017-07-06). «Phylogenetic classification of bony fishes» BMC Evolutionary Biology 17 (1): 162.  doi:10.1186/s12862-017-0958-3. ISSN 1471-2148. PMID 28683774. PMC 5501477. (kontsulta data: 2026-05-15).
  6. ↑ Hughes, Lily C.; Ortí, Guillermo; Huang, Yu; Sun, Ying; Baldwin, Carole C.; Thompson, Andrew W.; Arcila, Dahiana; Betancur-R., Ricardo et al.. (2018-06-12). «Comprehensive phylogeny of ray-finned fishes (Actinopterygii) based on transcriptomic and genomic data» Proceedings of the National Academy of Sciences 115 (24): 6249–6254.  doi:10.1073/pnas.1719358115. PMID 29760103. PMC 6004478. (kontsulta data: 2026-05-15).
  7. ↑ (Ingelesez) Betancur-R, Ricardo; Broughton, Richard E.; Wiley, Edward O.; Carpenter, Kent; López, J. Andrés; Li, Chenhong; Holcroft, Nancy I.; Arcila, Dahiana et al.. (2013-04-18). «The Tree of Life and a New Classification of Bony Fishes» PLOS Currents Tree of Life  doi:10.1371/currents.tol.53ba26640df0ccaee75bb165c8c26288. ISSN 2157-3999. PMID 23653398. PMC 3644299. (kontsulta data: 2026-05-15).
  8. ↑ (Ingelesez) Betancur-R, Ricardo; Wiley, Edward O.; Arratia, Gloria; Acero, Arturo; Bailly, Nicolas; Miya, Masaki; Lecointre, Guillaume; Ortí, Guillermo. (2017-07-06). «Phylogenetic classification of bony fishes» BMC Evolutionary Biology 17 (1): 162.  doi:10.1186/s12862-017-0958-3. ISSN 1471-2148. PMID 28683774. PMC 5501477. (kontsulta data: 2026-05-15).
  9. ↑ (Ingelesez) Dehal, Paramvir; Boore, Jeffrey L.. (2005(e)ko ira. 6(a)). «Two Rounds of Whole Genome Duplication in the Ancestral Vertebrate» PLOS Biology 3 (10): e314.  doi:10.1371/journal.pbio.0030314. ISSN 1545-7885. PMID 16128622. PMC 1197285. (kontsulta data: 2026-05-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]