Edukira joan

Petri Aratzurikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petri Aratzurikoa
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Heriotza? (9/10 urte)
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Petri Aratzurikoa XII. mendeko nafar noblea izan zen, Artaxoa eta Tuterako tenentea (1159-1169) izan zena. Logroñoko tenentea ere izan zen.

Gartzea IV.a Ramirez Berrezarlea hil zenean, Antso VI.a Jakituna onartu ez zutenean, Petri Ruiz Azagrakoa suhiarekin batera erbesteratu[1] eta Murtzian eta Valentziako taifan gobernadorea zen Muhammad ibn Mardanisen zerbitzupean jarri ziren, 1166 eta 1168 artean[2] edo 1169 eta 1170 artean[3]

1174an Alfontso II.a Aragoikoaren zerbitzuan zegoen eta Darocako jaun bilakatu zen. Urte hartan, suhiaren mesede, Tutera galdu zuen. 1179an Alfontso VII.a Gaztelakoa hautatu zuen errege eta Carrión de los Condesko hiri-gutunean lekuko moduan agertu zen.

1190ean Galarren Musa izeneko mailegu-emaile bati dirua itzuli ez zuenez, Antso VI.a erregeak bahituran emandakoa galtzea agindu zuen. Bere oinordekoak Nafarroan gelditu ziren, izan ere, 1233an Gerrero Arazurikoa alkate izendatu zuten.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Suárez Fernández, Luis. (1976). Historia de España antigua y media. Ediciones Rialp, 606 or..
  2. Buresi, Pascal. (2004). La frontière entre chrétienté et Islam dans la pénisule Ibérique: du Tage à la Sierra Morena (fin XIe-milieu XIIIe siècle). Editions Publibook, 214–5 or..
  3. Ladero Quesada, Miguel Ángel. (2001). Sobre la evolución de las fronteras medievales hispánicas (siglos XI a XIV). in: Identidad y representación de la frontera en la España medieval, siglos XI–XIV: seminario celebrado en la Casa de Velázquez y la Universidad Autónoma de Madrid, 14–15 de diciembre de 1998. Madril: Casa de Velázquez, 22 or..
  4. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Pedro de Arazuri. .