Petrikor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ur tanta bat lurzoruaren aurka kolpatzen.

Petrikor (antzinako grezieraz: πέτρα harria eta ἰχώρ ikor) euria lur lehorrean erortzen denean sortzen den usainaren izena da. Askotan «lur bustia» edo «euriaren usain» gisa adierazten da. Normalki, euririk egin gabe denbora bat egon behar da usain hori agertzeko, eta nabarmena da lehorte baten ostean.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminoa 1964an sortu zuten Isabel Joy Bear eta Richard G. Thomas ikerlari australiarrek, Naturen argitaratutako artikulu batean[1]. Artikuluan azaltzen zuten nola usain hori hainbat landarek garai lehorretan isurtzen zuten olio batetik zetorrela, eta olio hori lur buztintsuek absorbitzeko zutela. Euria egiten zuenean olioa airera iristzen zen beste konposatu batekin, geosmina, aktinobakterio zehatz baten azpiproduktu metaboliko bat; tximistak egon badira, ozonoak ere parte hartzen du usainean[2]. Beste artikulu batean Bearrek eta Thomasek demostratu zuten olio horrek hazien germinazioa eteten duela[3].

1964a baino lehen egon ziren eztabaida zientifikoak arrazoiari buruz. 1891eko maiatzean The Scientifik American aldizkarian albiste bat argitaratu zen, TL Phipsonen hogeita bost urteko ikerketan oinarritua[4]. Urte berean Comptes Rendus aldizkarian "Sur l'Odeur propre de la Terre" artikulua argitaratu zuten Berthelotek eta Andrék[5].

Mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Massachusetts Institute of Technologyko (MIT) ikerlariek abiadura azkarreko kamerak erabili zituzten usaina airean nola mugitzen den ikertzeko[6]. 28 material ezberdinen gainean egindako esperimentuak[7] erakutsi zuen euri-tanta bat gainazal porotsu batean erortzen denean poro horietan dagoen aireak burbuila txikiak sortzen dituela, gainazalean flotatzen dutenak aerosolak askatuz[6]. Aerosol horiek usainaz gain bakterioak eta birusak askatzen ditu airean. Geldoago doazen ur-tantek aerosol gehiago askatzen dituzte, eta honek azalduko luke zergatik petrikorra den ohikoagoa lehen euri tantekin[6].

Giza sudurra oso sentikorra da geosminarekiko, eta gai da bilioiko bost partetan dauden kontzentrazioak usaintzeko[8]. Zientzialari batzuek ustez, eboluzioak gaitasun hau eman die gizakiei, arbasoek noizbehinkako euriteen beharra zutelako bizirauteko[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) R. G. Thomas; Bear, I. J.. (1964-03). «Nature of Argillaceous Odour» Nature (4923): 993–995 doi:10.1038/201993a0 ISSN 1476-4687 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  2. (Ingelesez) Yuhas, Daisy. «Storm Scents: It's True, You Can Smell Oncoming Summer Rain» Scientific American . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  3. (Ingelesez) R. G. Thomas; Bear, I. J.. (1965-09). «Petrichor and Plant Growth» Nature (5004): 1415–1416 doi:10.1038/2071415a0 ISSN 1476-4687 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  4. PHIPSON, T. L.. (1891). «The Odor of the Soil after a Shower» Scientific American (20): 308–308 ISSN 0036-8733 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  5. (Frantsesez) texte, Académie des sciences (France) Auteur du. (1891-01). «Comptes rendus hebdomadaires des séances de l'Académie des sciences / publiés... par MM. les secrétaires perpétuels» Gallica . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  6. a b c (Ingelesez) Cooper-White, Macrina. (2015-01-15). «Here's Why Rain Has That Distinctive Smell» HuffPost . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  7. «Rainfall can release aerosols, study finds» MIT News . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  8. (Ingelesez) Provasi, J.; Polak, E. H.. (1992-02-01). «Odor sensitivity to geosmin enantiomers» Chemical Senses (1): 23–26 doi:10.1093/chemse/17.1.23 ISSN 0379-864X . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  9. Palermo, Elizabeth; June 21, Associate Editor |; ET, 2013 02:39pm. «Why Does Rain Smell Good?» Live Science . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]