Pici (pasta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Picia

Picia Toskanan eskuz egiten den spaghetti mota bat da, batez ere Siena eta Grossetoko probintziatan. Bere errezeta oso sinplea da: ura, irina eta oso arraultza gutxi. Tradizionalki etxean egindako errezeta bat da, eskuz egiten den masaren luzatzetik eratorria. Kondimento tipikoak haragi ragua, edo all'aglione izeneko saltsa, tomate eta baratxuriarekin. Seinako probintzian zizak, karbonara edo bestelakoak ere egiten dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]