Pierre Barbizet
Jump to navigation
Jump to search
Pierre Barbizet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arica, 1922ko irailaren 20a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Marseilla, 1990eko urtarrilaren 18a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Lycée Thiers ![]() Conservatoire à rayonnement régional de Marseille ![]() |
Ikaslea(k) |
Hélène Grimaud ![]() Philippe Cassard ![]() Jean-Yves Thibaudet ![]() Véronique Roux ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea eta musika-irakaslea |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | pianoa |
IMDb | nm6637821 |
Pierre Barbizet (Arica, Txile, 1922eko irailaren 20a - Marsella, Frantzia, 1990eko urtarrilaren 19a) frantses piano-jotzailea izan zen.
Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen. 1948an, piano ikasketak amaitu eta lau urte geroago, Scheveningeko Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen, Herbehereetan. 1949an sari bat irabazi zuen Marguerite Long-Jacques Thibaud Lehiaketan. Piano-jotzaile gisa, musikagile asko eta deberdinen obrak interpretatu ditu, Emmanuel Chabrierren pianorako lanak bereziki; Barbizetek ezagutarazi du Chabrier, haren lan guztiak jo eta grabatu baititu. Gainerakoan, Beethovenen Biolin eta Pianorako Sonatak interpretatu eta grabatu ditu, besteak beste, Christian Ferras biolin-jotzailearekin batera.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-08-31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.