Pierre Cardin
| Pierre Cardin | |||
|---|---|---|---|
(2010) | |||
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Pietro Costante Cardin | ||
| Jaiotza | Sant'Andrea di Barbarana, 1922ko uztailaren 2a | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | frantsesa italiera | ||
| Heriotza | Neuilly-sur-Seine eta American Hospital of Paris (en) | ||
| Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | frantsesa italiera ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | goi joskintza diseinatzailea, moda-diseinatzailea eta enpresaburua | ||
Parte-hartzailea
| |||
| Jasotako sariak | |||
| Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) | ||
| pierrecardin.com… eta pierrecardin.com… | |||

Pierre Cardin (Jaiotza izena: Pietro Cardini ; San Biagio di Callalta, 1922ko uztailaren 2a - Neuilly-sur-Seine, 2020ko abenduaren 29a) italiar jostuna eta moda-alorreko enpresaburua izan zen.
Hamazazpi urte zituela, Parisa jo zuen, eta Chez Paquinen hasi zen lanean. 1953an aurkeztu zuen goi-mailako joskintzako bere lehen bilduma, eta 1956an lortu zuen arrakasta mundu osoan. 1958an, gizonezkoentzako lehen bilduma aurkeztu zuen. 1963an, iraultza eragin zuen modaren alorrean, emakumezkoen prêt-à-porter-aren bidez. Joskintzaz gainera, beste zenbait alorretan ere baditu enpresak mundu osoan (lurrinak, hotelak, zinemako produkzio-etxeak, jatetxeak, bitxiak). 1992an, Frantziako Arte Ederren Akademiako kide hautatu zuten. Lehenbiziko aldia zen jostun bat erakunde horretara heltzen zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.