Pierre Henry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pierre Henry
Pierre Henry (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1927ko abenduaren  9a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris2017ko uztailaren  5a (89 urte)
Heriotza modua : Septizemia
Hezkuntza
Heziketa Parisko Kontserbatorioa
Irakaslea(k) Nadia Boulanger
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, sound artista Itzuli, soinu banda konpositorea, disko-ekoizlea eta musikaria
Jasotako sariak
Mugimendua musika klasikoa
Genero artistikoa musique concrètea Itzuli
rock elektronikoa
Diskoetxea Philips
Universal Music Group
IMDb nm0377973

Pierre Henry (Paris, 1927ko abenduaren 9a - Paris, 2017ko uztailaren 5a) frantses musikagilea izan zen.

Piano eta perkusioko ikasketak egin zituen, Parisko Kontserbatorioan. Gaztetatik, soinu-mota guztiak erabiltzeko interesa erakutsi zuen, are artean musika-soinutzat hartzen ez zirenak ere. 1949an Frantziako Irratiko estudio elektronikoan hasi zen lanean; estudio haren sortzaile Schaefferri estetika musikal berri bat sortzen lagundu zion, Groupe de Recherche de Musique Concrète taldeko kideak dagoeneko saiatzen ari zirenaren bidetik, Schaefferren beraren gidaritzapean betiere, musika konkretua izenarekin. Henryren eta musikagile eta hots-ingeniari horren arteko lankidetzaren emaitza nagusia Symphonie pour un homme seul (1950, Sinfonia gizon bakarrarentzat) izan zen. Aurrerago, Henryk harreman estua izan zuen Maurice Béjart dantzari eta koreografoarekin. Bien arteko lanaren emaitzatik, hauek dira aipagarrienak: Le Voyage (Bidaia), La Reine verte (Erregina berdea), Variations pour une porte et un soupir (Bariazioak ate eta hasperen baterako). 1958an Apsone-Cabasse estudioa fundatu zuen, eta musika konkretua eta hotsa bitarteko elektronikoen bidez lortzeko teknika berriak nahasten hasi zen. 60ko hamarraldiko bigarren erdian krisi espirituala izan zuen. Garai hartako lanen artean aipagarriak dira Messe de Liverpool ospetsua (1968, Liverpooleko meza), Apocalypse de Jean (1968, San Joanen Apokalipsia) eta Ceremony (1969, Zeremonia). 70eko hamarraldian, baina, bizitzaren ideia mistiko aztertu berriak hasieran eragin zion lilura galduta, iraupen luzeko hainbat obra egin zituen, aurretik grabatutako era guztietako hotsak erabiliz. Azkeneko lan horien artean aipagarria da, adibidez, Bigarren sinfonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Henry Aldatu lotura Wikidatan