Maurice Béjart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maurice Béjart
Maurice-Béjart--1984---w.jpg
Bizitza
Izen osoa Maurice-Jean Berger
Jaiotza Marseilla1927ko urtarrilaren 1a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
albaniera
Heriotza Lausana2007ko azaroaren 22a (80 urte)
Familia
Aita Gaston Berger
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
albaniera
Irakaslea(k) Lyubov Egorova
Lanbidea
Lanbidea dantzaria, koreografoa, gidoilaria, ballet masterra eta ballet dantzaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama
IMDb nm0126762
http://www.bejart.ch/

Maurice Béjart (Jaiotza-izena: Maurice Jean Berger; Marseilla, 1927ko urtarrilaren 1a - Lausana, 2007ko azaroaren 22a) dantzari eta koreografo frantsesa izan zen.

1960an eratu zuen Ballet du XX Siècle famatua, izena aldatuta, 1987an, Béjart Ballet Lausanne bihurtu zen, eta halaxe deitzen da gaur egun ere. 1990eko hamarraldia oso oparoa izan zen Béjartentzat, eta koreografia berri asko egin zituen: 1789... et Nous (zenbaiten musika, 1989) Frantziako Iraultzaren bigarren mendeurrenerako, Mozart-Tango (Mozart, 1990), La Mort Subite (zenbaiten musika, 1991) Tod in Wien (Mozart, 1991), Opéra (Verdi, 1991), Le Mandarin Merveilleux (Bartók, 1991), Sissi, l´Impératrice Anarchiste (zenbaiten musika, 1992), AmoRoma (Rota, 1993), King Lear - Prospero (Purcell eta Hochstätter, 1994), L´Art du Pas de 2-Deux (zenbaiten musika, 1994), A Propos de Shéhérazade (Ravel eta Korsakov, 1995), Titre à Venir (Bars, Gleason, Presley eta Baudelaire, 1997), MutationX (Bars, Gleason eta Zorn, 1998), Dialogue de l´Ombre Double (Boulez, 1998) eta L´Heure Exquise (Mahler, Webern, Bach eta Lehár, 1998). Beste dantzari-talde askorentzat ere egin zituen koreografiak, telebistarentzat ere lan egiten zuen, eta zenbait liburu idatzi zuen: Maurice Béjart: Un instante dans la Vie (1979) eta Béjart par Béjart (1979). Sari asko jaso zuen (azkenetakoa, Inamori Fundazioko Kioto Saria, 1999), eta 1995ean Frantziako Akademiako kide egin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Béjart Aldatu lotura Wikidatan