Pierre Herigone
Pierre Herigone | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Clément Cyriaque de Mangin |
Jaiotza | Ipar Euskal Herria, 1580 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1643ko martxoaren 1a (62/63 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta astronomoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Denis Henrion |
Clément Cyriaque de Mangin (Ipar Euskal Herria, 1580- Paris, 1643), ezagunagoa Pierre Hérigone edo latinez Petrus Herigonius ezizenaz, euskal herritar matematikari eta astronomoa zen.
Hérigone Parisen izan zen irakasle. Bere liburu nagusiak Cursus mathematicus, nova, brevi, et clara methodo demonstratus, per notas reales et universales, citra usum cujuscunque idiomatis intellectu faciles (Parisen argitaratua, sei liburukiak, 1634 – 1637) zuen izena eta frantsesez eta latinez idatzitako hasi-masi matematikoen compendiuma zen. Liburu honetan, Hérigonek sinbolo matematiko asko sortu zituen. Horrela angeluaren sinboloa edo "<" gutxiago adierazteko.
Baita "T" sinboloa perpendikularra adierazteko. Berreketa adierazteko, Hérigonek a, a2, a3, eta abar idatzi zituen (zenbatzaileak oraindik sortzekoak zirelako).
Hérigonek gainera zenbaki-alfabetoa sortu zuen zenbaki-luzeak gogoratzeko, hau da bere mnemotekni-sistema propioa. Zenbait orduko matematikazko sortzapenez idatzi zuen, adibidez parallelepipedum paralelepipedo adierazteko.
Cursus mathematicus liburuan, Hérigonek kaliza itxurazko kamera iluna deskribatu zuen (6. kapitulua, 113. orrialdea). Hérigonek ez zuen kaliza marraztu, baina Johann Zahnek bai Oculus Artificialis Teledioptricus Sive Telescopium (1685) bere liburuan. Hérigoneren asmakizuna berrikuntza baino, edaterakoan besteak ikusteko tresna zen.
Zenbait batzorde zientifikotan ere aritua zen, astronomiarekin lotuak. Bere omenez, ilargiko krater bati bere izena jarri zioten: Herigonius kraterra.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Biografia