Pierre Waldeck-Rousseau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pierre Waldeck-Rousseau
Pierre Waldeck-Rousseau by Nadar.jpg
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1899-06-22 - 1902-06-07
Charles Dupuy Itzuli - Émile Combes
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

Bizitza
Jaiotza Nantes1846ko abenduaren  2a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Corbeil-Essonnes1904ko abuztuaren  10a (57 urte)
Hobiratze lekua Montmartreko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Paris
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Opportunist Republicans Itzuli

Pierre-Marie-René Waldeck-Rousseau (Nantes, Frantzia, 1846ko abenduaren 2a - Paris, Frantzia, 1904ko abuztuaren 10a) politikaria izan zen. Abokatua zen lanbidez. 1879tik aurrera Frantziako Alderdi Errepublikanoko diputatu izan zen. Gambettaren agintaldian Frantziako Barne Arazoetako ministro izan zen (1881), eta kargu bera izan zuen Ferryren gobernuan (1883-1885). 1899an gobernuburu hautatu zuten, eta gobernu errepublikazale anitza eratu zuen.

Waldeck-Rousseauren agintaldian, Dreyfus afera berriz aztertu ondoren, Dreyfus aske uztea erabaki zen, eta besteren artean, amnistia orokorra eman zuen eta elkarteak arautzen zituen lege bat jarri zuen indarrean, sindikatuen sorrera eta erlijio-elkarteen antolakuntza bideratu zuena. 1902an berriro hautatu zuten gobernuburu, baina eritasun larri bat zela eta kargua utzi behar izan zuen berehala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]