Pilar Castillo Sánchez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilar Castillo Sánchez
Bizitza
JaiotzaCoruña1895eko maiatzaren 8a
Herrialdea Galizia
Heriotza1942 (46/47 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikagilea eta irakaslea
Pilar Castillo Sanchez pianojole prodijioa

Pilar Castillo Sánchez (Coruña, Galizia, 1895eko maiatzaren 8a - 1942) XX. mende hasierako galiziar pianista, piano-irakaslea eta konpositorea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coruñan jaio zen, ziurrenik, 1895eko maiatzaren 8an, [2] nahiz eta egunkari batzuek 1893an izan zela adierazten duten. Lugoko Salvadora Sancha de Castillo piano-maisuaren eta Enrique Castillo Baroa herri-lanetako marrazkilariaren arteko ezkontzako alaba txikiena zen. Musika-prestakuntza hasieran amarekin hasi eta gero Eugenia Osterbergerekin jarraitu zuen.[3] Garai hartako iturrien arabera, bost urte zituela Pilarrek lehen aldiz entzundako piano-kantak jotzeko gai zen. [2] Solfeoa eta pianoa Compostelako Elkarte Ekonomikoan ikasi zituen , kalifikazio handiarekin.[4] Aparteko piano-jolea zen Canuto Berea Rodrigorekin ere ikasi zuen zailtasun tekniko handienak menderatuz, baita Pilar F. de la Morarekin ere. [2] María Luisa Ozaita euskal piano-joleak esan zuen Arthur Rubinstein interesatu egin zela eta aholkuak eta laguntza eman zizkiola bere ibilbidean. [5]

Musika-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laster eskaini zituen bere jaioterrian lehen emanaldi publikoak, ia beti bere ahizpa Salvadora (edo Dora) lagun zuela. Prentsan aurkitu daitekeen lehen aipamena Revista Gallegaren artikulu batean agertu zen, 1904ko apirilaren 10ean. Bertan, Antzerki nagusian ospatutako Coruñako Sukaldaritza Ekonomikoaren aldeko jaialdi bati buruzko artikulu batean agertu zen. Hilabete horretan beste bi aipamen daude gutxienez; lehena, handik astebetera, ongintzako beste kontzertu batean, agertoki berean; bigarrena, berriz, "Saunier" etxean antolatutako kontzertu bati buruzkoa da, eta Pilar Castillo Eugenia Osterberger-en jarraitzaile aipatzen du. Bigarren erreferentzia horrek adierazten du Pilarrek, pianoaz gain, gitarra, harpa eta biolina jotzen zituela, eta Manuel Sánchez Yáñezen zuzendaritzapean ikasi zuela. [3]

1911n, 16 urte zituela, Charles van Isterdael biolin-jotzaileari lagundu zion. Hurrengo urtean Parisen, Madrileko Ateneoan (bertan Frantz Liszten zortzi lan jo zituen, batzuk oso zailak) eta Nizan. Prentsak Coruñako pianistaren berri eman zuen. Pilar Castillok Parisen emandako kontzertuaren ostean Le Monde egunkariko musika-kritikariak hauxe esan zuen: Aparteko gaitasuna duen pianista entzun dugu. 17 urte besterik ez duen neskato espainiarraren indarra, abilidadea, teknika eta musikalitatea (...) entzutean ez du ematen prodijioa denik, bere jotzeko era sakona eta arrazoitua da eta.

Geroago, Bilboko Elkarte Filarmonikoak 1919ko urtarrilaren 29an eta 31n, Jenny Dufau soprano frantsesarekin antolatutako beste kontzertu batzuk ere izan ziren; besteak beste, lieder izeneko poema musikalizatuak Claude Debussyren eta Liszten pianorako lan konplexuekin tartekatu zituen.

Nahiz eta ziurtasunik ez egon, baliteke Madrilen piano katedra izatea, Antonio Buxanek (1990) hauxe esan baitzuen: Pilar Cruz, Musikaren Historia eta Estetika irakaslea, Pilar Castillo hiltzean bere piano-katedra onartu zuen.

Buxánek berak oso estimatzen zuen Coruñako pianista, eta piano-jole handi eta bikaina izan zela esaten zuen, seguru asko, bere garaiko piano-jolerik onena. 1942an hil zen, lekuari buruzko daturik izan ez arren.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dakigu zenbaterainokoa den Pilar Castilloren lana, itxuraz, bi lan besterik ez baita gorde: Durme kantu eta pianorako galiziar melodia, eta Maruxiña muiñeira, Eduardo Pondalen testu bat duena. [6]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • VV.AA.. Pilar Castillo. Una gran pianista coruñesa. .[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Senlleiras» www.andainamulleres.gal (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
  2. a b c VV.AA. 1913.
  3. a b López Suevos, Beatriz. Pilar Castillo (I): La infancia de las hermanas Dora y Pilar Castillo. . Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "mundo" defined multiple times with different content
  4. (Gaztelaniaz) Pilar Castillo Sánchez. 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  5. Santos Castroviejo, Nanina. Pilar Castillo Sánchez. Pianista de sona nos comezos do século XX. .
  6. Pilar Castillo, Durme. .
  7. Pilar Castillo Sánchez. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]