Arthur Rubinstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arthur Rubinstein
Arthur Rubinstein (1971).jpg
(1971)
Bizitza
JaiotzaŁódź1887ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Polonia
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGeneva1982ko abenduaren 20a (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Nela Młynarska (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Ignacy Jan Paderewski
Jarduerak
Jarduerakclassical pianist (en) Itzuli eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0748256 Allocine: 36357 Allmovie: p61993 IBDB: 89279
Spotify: 5N1GUHhFMRFFgMTjSOJDb9 Musicbrainz: 7cc89d05-3db5-4d08-bea0-9c328aa56c39 Discogs: 824202 IMSLP: Category:Rubinstein,_Arthur Allmusic: mn0000681511 Find a Grave: 7817853 Edit the value on Wikidata

Arthur Rubinstein (polonieraz: Artur Rubinstein; Lódź, 1887ko urtarrilaren 28a - Geneva, 1982ko abenduaren 20a) poloniar pianista izan zen. Txikitatik pianista bikaina izan zen. 1897. urtean J. Joachimen zuzendaritzapean jo zuen lehenengoz Berlinen. R. Breithaupt eta H. Barthen ikasle izan zen, eta musikagintza ikasi zuen M. Bruch eta R. Kahnekin. 19 urte zituela, lehen kontzertualdia eman zuen (40 kontzertu Estatu Batuetan). Harrezkero, ospetsu bihurtu zen mundu osoan[1]. 1954. urtetik aurrera Parisen bizi izan zen. Teknika ezin hobea zuen, eta Chopinen lanak jotzen maisu zen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joachim Kaiserrek, bere "Große Pianisten in unserer Zeit" (Gure garaiko pianojole handiak) liburuan Eindhovenen Ludwig van Beethovenen Apassionata sonata (Beethovenek bere esanahia "Irakur ezazue Shakespearen "Ekaitza" esaldiarekin deskribatu zuena) lana interpretatzen ari zela izan zuen ustekabea kontatzen du. Hirugarren mugimenduan, presto-fortissimoan, amaiera basati horretan, aulkia hautsi zen klixkada indartsu batekin. Rubinstein zuri jarri zen, baina, koldartu ordez, jotzen jarraitu zuen, erdi zutik erdi eserita, nota okerrekin, amaiera arte.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jean-Pierre Thiollet, 88 notes pour piano solo, "Solo nec plus ultra", Neva Editions, 2015, p.50. ISBN 978 2 3505 5192 0.