Maria Luisa Ozaita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Luisa Ozaita
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1939ko maiatzaren 20a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril2017ko apirilaren 5a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musika-irakaslea eta musikagilea

Maria Luisa Ozaita Marqués (Barakaldo, 1939ko maiatzaren 20a - Madril, 2017ko apirilaren 5a) bizkaitar musikagile ezaguna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuteran eta Iruñean egin zituen lehen Musika ikasketak, Fernando Remacha irakaslearekin. Ondoren Santiagon eta Granadan aritu zen Konposizioa ikasten, baita Kopenhagen ere. J.L. Rodrigorekin aritu zen, eta Dimitar Furdnadjiev bulgariar biolontxelistarekin batera ere bai. Emakumeak Musikan Elkarteko sortzaileetarikoa izan zen eta bertako Ohorezko Lehendakaria izan zen.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozaita batez ere kamerarako lanak eta lan sinfonikoak konposatu zituen. Baita ere ezagunak dire bere gitarrarako konposizioak.

  • Pelleas et Mélisande, Pablo Nerudaren testuarekin opera.
  • Preludio y Danza con cuatro variaciones (1982)
  • Suite, Op 61 (1991)
  • Sugerencias boleras (1991)
  • Micropiezas para Guitarra [Suite] (1994): [yo.] Preludio, [II.] Tambourin, [III.] Canción, [IV.] Rags
  • Nana (Federico García Lorca) (1999)
  • Canción Obscura, (Alejandro Casona) (1999)
  • Homenaje a Bernard Shaw (2005)
  • Preludio y mosaico, Op 65 (2005)
  • Trío amable (2007)
  • Quinteto sugerente (2007)
  • Tema con Variaciones (2010)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Compositoras españolas del S. XX
  • Taller de Mujeres Compositoras: Obras para órgano y canto
  • Taller de Mujeres Compositoras: Flauta y Marimba
  • Taller de Mujeres Compositoras: Esparzas, Susurros y Sueños

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010ean Euskal emakume musikagileak deituriko kontzertua antolatu zuten Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ekimena Maite Idirin soprano bizkaitarraren ikerketa batetik sortu zen.Euskal emakume musikagileak ahanzturan gal ez zitezen eta haiek egindako lanari nolabaiteko aitorpena emateko. Maria Luisa Ozaita, Emma Chacon, Julie Adrianne Karrikaburu eta Emiliana Zubeldiari omenaldia izan zen.[1]
  • 2020an Juan March Fundazioak kontzertu bat programatuko zuen Madrilgo egoitzan. Voces inéditas: mujeres compositoras izenburupean. Bidegabe ahaztuak izan ziren, Maria Luisa Ozaita, Emma Chacon, Julie Adrianne Karrikaburu, Emiliana Zubeldia eta Ana Idiartborderen eta Ozaitaren lana aldarrikatzeko.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskal Emakume Musikagileen doinuak, BOSen eskutik» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  2. (Gaztelaniaz) «La Fundación Juan March rescata a las compositoras olvidadas» www.noticiasdenavarra.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]