Pilos
Itxura
| Pilos Πύλος Navarino | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Peloponeso |
| Izen ofiziala | Πύλος |
| Jatorrizko izena | Πύλος |
| Posta kodea | 240 01 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 36°54′50″N 21°41′47″E / 36.9139°N 21.6964°E |
![]() | |
| Azalera | 143,91 km² |
| Altitudea | 3 |
| Demografia | |
| Biztanleria | 2.104 (2001) 2.111 (2001) 1.989 (1991) 2.222 (2021) 2.345 (2011) 2.611 (1951) |
| Dentsitatea | 15 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Sorrera | 1865 (juliotar egutegia) |
| Telefono aurrizkia | 2723 |
| Matrikula | ΚΜ |
| pylos.gr | |
Pilos[1] (grezieraz: Πύλος, Pylos; antzinean Navarino bere italierazko izenaz ezaguna) Greziako herria da, Meseniako eskualdean dagoena, hego-mendebaldeko Peloponesoan. Arrantza-portua da Navarinoko badia, Itsaso Jonikoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendearen amaieran eta XV. mendearen hasieran Nafarroako konpainiaren eskuetan izan zen eta Château Navarres izenaz ezaguna zen. Bertokoek, berriz, Spanochori (Σπανοχώρι, "espainiarren herrixka") zioten.[2] 1827an Navarinoko gudua izan zen; Ingalaterra, Frantzia eta Errusiako armada egiptoar-turkiar armaden kontra aritu ziren borrokan. Europarrak izan ziren garaile.[3]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Udalerriburuaren biztanleria |
Udalerriaren biztanleria |
|---|---|---|
| 1981 | 2.594 | - |
| 1991 | 2.014 | 5.340 |
| 2001 | 2.104 | 5.402 |
| 2011 | 2.767 | 5.287 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ Savvides, Alexis G. K.. (1992). «Notes on Navarino in the Frankish, Venetian and early Ottoman periods» Ekklisiastikos Faros (Alexandria & Johannesburg) 74: 68–72..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
