Edukira joan

Pinotxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinotxo
Pinocchio universe (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaCarlo Collodi
Ageri den obrak
Eponimoapine (en) Itzuli eta begi
Datu biografikoak
HerrialdeaItalia
Sexuagizonezkoa
Familia
Senideak

Musicbrainz: 6c8d590c-fad9-4cb6-9cde-110a3c8b379d Edit the value on Wikidata

Pinotxo (italieraz, Pinocchio) Pinotxoren abenturak izeneko ipuinaren protagonista da, haur-literaturako klasikoa dena. Kritikari askoren ustez, haurrentzako ipuina bainoago, gaur egungo gizartearen alegoria da.

Carlo Collodik sortutako pertsonaia da eta liburua 1883an argitaratu zen Italian. Hasiera batean, Collodiren asmoa ez zen haurrentzako ipuin bat idaztea —jatorrizko bertsioan Pinotxo urkatu egiten dute, egin dituen hutsengatik—. Aurrerago idatzi zituen bertsioetan, istorioaren amaiera ezaguna sortu zen: Pinotxo benetako haur bihurtzen da.

Estiloari dagokionez, istorio berritzailea eta modernoa izan zen, eragin bizikoa idazle askorengan. Florentziar jatorriko hitz eta esaerez aberastutako italieraz idatzita dago. Liburuan azaltzen diren hainbat kontzeptu gizartean sustatu dira: esate baterako, gezurtiei sudurra hazten zaielakoa.

Berehala arrakasta izan zuen, baina familia aberatsen artean ez zen haurrentzako egokitzat jo.

Aleksei Tolstoik moldaketa ezaguna ondu zuen errusieraz, Buratinoren abenturak izenekoa (buratino hitzak italieraz "txotxongilo" esan nahi du).

Pinotxori buruzko 20 filmetik gora egin dira, haien artean, Walt Disneyek 1940an egindako Pinotxo marrazki bizidunak, Luigi Comencinirena (1972) eta Roberto Benignirena (2002): azken horrek ez zuen arrakasta handiirik izan.

Disneyrena (1940ko otsailaren 7an estreinatua) moldaketa askea den arren, animazio maisulana da eta Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak "kulturalki garrantzitsu" izendatu zuen. Horregatik, herrialde hartako Film Erregistroan babestua izateko aukeratua izan zen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]