Pinocchio (1940ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinotxo (1940ko filma)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Pinocchio (1940ko filma)
Pinocchio title card.png
Filma
Jatorrizko izena Pinocchio
Urtea 1940
Generoa fantasiazko filma
buddy filma Itzuli
musika-filma
sarbide-bizipena
marrazki biziduna
lan literario batean oinarritutako filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Pinotxoren abenturak
Iraupena 88 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Italia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ben Sharpsteen Itzuli
Hamilton Luske
Norman Ferguson
T. Hee Itzuli
Wilfred Jackson
Jack Kinney
Bill Roberts Itzuli
[[Kategoria:Ben Sharpsteenek Itzuli zuzendutako filmak]]


[[Kategoria:T. Heek Itzuli zuzendutako filmak]]


[[Kategoria:Bill Robertsek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Aurelius Battaglia Itzuli
Ted Sears Itzuli
William Cottrell Itzuli
Otto Englander Itzuli
Erdman Penner Itzuli
Webb Smith Itzuli
Joseph Sabo Itzuli
[[Kategoria:Aurelius Battagliak Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Ted Searsek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:William Cottrellek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Otto Englanderrek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Erdman Pennerrek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Webb Smithek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Joseph Sabok Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
baliorik ez
Ekoizpena
Ekoizlea Walt Disney
Konpainia ekoizlea The Walt Disney Company
Bestelako lanak
Musikagilea Paul Smith Itzuli
Leigh Harline
Langileak Claude Coats
Gustaf Tenggren
George Rowley
Albert Hurter
Walt Scott
Fred Moore
Frank Thomas
Milt Kahl
Bill Tytla
Ward Kimball
Art Babbitt
Eric Larson
Wolfgang Reitherman
Joe Grant
John P. Miller
Campbell Grant
Martin Provensen
John Walbridge
Jack Campbell
Bernard Wolf
Don Towsley
Ollie Johnston
Don Lusk
John Lounsbery
Norman Tate
Jack Bradbury
Lynn Karp
Charles August Nichols
Art Palmer
Joshua Meador
Don Tobin
Robert Martsch
John McManus
Don Patterson
Preston Blair
Les Clark
Marvin Woodward
Hugh Fraser
John Elliotte
Merle Cox
Ed Starr
Ray Huffine
Ken O'Brien
Harvey Toombs
Cornett Wood
Sandy Strother
Edwin Aardal
Ugo D'Orsi
Frank Grundeen
William Shull
Art Riley
Dick Anthony
Eric Hansen
Mique Nelson
Paul Busch
Phil Duncan
Sam Cobean
John McDermott
Andy Engman
Joseph Gayek
James Escalante
Paul B. Kossoff
Frank Follmer
Harry Hamsel
Dan MacManus
Jim Will
Ted Parmelee
George DeBeeson
John F. Reed
Bob McCrea
Frank Oreb
Lars Calonius
Fini Littlejohn
Sariak
Kanpo loturak
web.archive.org/web/20100327211000/http:

Pinocchio (euskaraz Pinotxo) 1940an Walt Disneyk ekoiztutako marrazki bizidunetako film bat da. Carlo Collodi italiar idazlearen Pinotxoren abenturak eleberrian oinarritua dago. Snow White and the Seven Dwarfs marrazki bizidunetako filmaren ondoren, Disney etxeak filmatu zuen mota horretako bigarren filma izan zen, jatorriz, 1940ko otsailaren 7an RKO Radio Pictures zinemagintza konpainiak estreinatua.

Film honek bi Oscar Sari irabazi zituen, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria ("When You Wish upon a Star" abestia).

Ipuina edo istorioa Toskana eskualdean girotua dagoenez, ingelesezko jatorrizko bertsioan hainbat pertsonaiak ingelesaren italiar ahoskera dute.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Toskanako Geppetto izeneko zurgin zahar batek Pinotxo izeneko zurezko txotxongilo bat sortu du. Sortzaileak Pinotxo benetako mutiko bat izan dadin nahi du. Maitagarri Urdinak Geppettoren nahia egia bilakatu eta txotxongiloari bizia emango dio, baina mutikoak zurezko gorputza izaten jarraituko du. Maitagarriak Kilker Hiztunari Pinotxoren kontzientzia edo borondatea izateko ardura emango dio, mutikoa arazoetatik urrundu eta egoera zailetan aholkuak eman diezazkion. Pinotxok Kilker Hiztunari ez dio jaramonik egiten, bere aita Geppettorengana itzultzeko hainbat arazo edo oztopo gainditu beharko ditu, eta azkenean aita-semeak berrelkartzean Pinotxo benetako mutiko bat bilakatuko da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pinotxo: zurezko mutiko txotxongiloa (Dickie Jones).
  • Kilker Hiztuna: ingelesezko jatorrizko bertsioan Jiminy Cricket (Cliff Edwards).
  • Geppetto jauna: agure toskanar zurgina, Pinotxoren sortzailea eta aita, ingelesezko bertsioan Mister Geppetto (Christian Rub).
  • Figaro eta Cleo: Geppeto, Kilker Hiztuna eta Pinotxorekin batera bizi diren katua eta arraina dira.
  • John Worthington Foulfellow: azeri zital, iruzurgile eta bizizalea (Walter Catlett). Bere katu Gideonekin batera, Pinotxo bide okerretik eraman eta mutikoak bere betebeharrak uzteko tentatzeko ardura du.
  • Gideon: John Worthingtonen katu baldar eta mutua.
  • Stromboli (Charles Judels): Titiriteroa, filmeko beste pertsonaia gaiztoetako bat da. Pinotxo bahitu eta bere zirkuan "Haririk gabeko txotxongiloa" izenez bertako ekitaldietan jardutera behartzen du.
  • Maitagarri Urdina (Evelyn Venable)
  • Gurdizaina (Charles Judels): bere itxura jatorraz baliatuz, Pinotxo eta gainerako haurrak "Jostailuen Uharte"ra eramateko ardura du. Bertan haurrak nahi adina jolastu daitezke, bai billar nahiz pokerrean, baita zigarroak erre ere; baina haurrek zenbat eta okerrago jokatu, asto bilakatuz joango dira. Bere ahotsa Stromboliren berdina da.
  • Lampwick (Frankie Darro): "Jostailuen Uharte"ko Pinotxoren "laguna", billarrean jokatzera, garagardoa edatera eta purua erretzera bultzatzen du. Dena dakitela eta inor baino azkarragoak direla uste izaten duten haurrek bezala jokatzen du, baina zinez, bera da denetan "astoena", abere huraxe bilakatzen da azkenean.
  • Munstroa: izenak ongi adierazten duen gisan, balea izugarri bat da. Itsasoko izakiek arras izutuak ditu. Ingelesezko bertsioan Monstro izena darama.
  • Alexander (Dickie Jones)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pinocchio (1940ko filma) Aldatu lotura Wikidatan