Pinturicchio
Pinturicchio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Perugia, 1454 |
Herrialdea | Q25934646 |
Heriotza | Siena, 1513ko abenduaren 11 (egutegi gregorianoa) (58/59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Il Perugino |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, illuminator (en) eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Il Perugino |
Mugimendua | pizkundea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Bernardino di Betto, ezizenez Pinturicchio edo Pintoricchio (Perugia, Romagna, Italia, 1454 – Siena, Italia, 1513) italiar pintorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peruginorekin batean egin zuen lan Kapera Sixtinoan 1481-1483 urteetan. Belvedereko jauregiko atal bat dekoratzeko eskaria egin zion Inozentzio VIII.ak eta Alexandro VI.ak Vatikanoko Borgia etxeetako sei aretoak dekoratzeko (1493-1494). Sant Angeloko gazteluan egin zuen lan, eta Erromako Santa Maria in Aracoeli elizan ere pintura garrantzitsuak margotu zituen ("San Bernardinoren heriotza"). Piccolomini kardinalak Sienako katedraleko liburutegia dekoratzeko eskatu zion 1502an.
Lan nagusiak: "Ama Birjinaren koroatzea", "Erregeen gurtza", "Ama Birjinaren deikundea", "Santa Katalinaren borroka" eta "Eneas Piccolomini poeten koroa jasotzen Frederiko III.aren eskutik".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pinturicchio |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |