Piraha hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Piraha hizkuntza (edo múra-pirahã) piraha herriaren mintzaira da; Brasilgo Maici ibai ondoan bizi dira pirahãk. Hizkuntza bakartuetako bat da, euskararen batera.

Gaur egun, piraha hizkuntzaz soilik 150tsu lagunek egiten dute, Maici ibaiaren ertzeko zortzi hirixkatan. Hiztun elebakarrak dira horietarik gehienak; hitz zenbaixka baizik ez dakite portugesez, eta beren hizkuntza (piraha) denik hoberena dela uste dute.

Hizkuntzaren bereizgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piraha munduko hizkuntza bitxieneetako bat da eta bereizgarri asko ditu.

Hizkuntzaren bereizgarri nagusiak honako hauek dira:

  1. hizkuntzak –hawaiiera, beste Polinesiako hizkuntza gehien eta rotokaserarekin (azkenak 8 fonema bakarrik ditu) batera– oso-oso fonema gutxi ditu eta, horrez gain, alofono asko ditu; bi munduko hots bakanenak ditu ere – [ɺ͡ɺ̼] eta [t͡ʙ̥];
  2. ez du errekurtsiorik, hau da, ez dezakegu pirahaz esan, adibidez, «Zuk esan didazu berak esan dizula...»; «Zuk esan didazu» edo «Berak esan dizu» bakarrik esan dezakegu;
  3. ez ditu hitzak koloreak adierazteko, «ilun» eta «argitsu» esanahiak dituzten hitzak bakarrik;
  4. hizkuntzaren pertsonak adierazten dituzten izenordain guztiak maileguak izan dirudite – munduko hizkuntzen artean oso gutxitan jazotzen da hori;
  5. mintzatzea txistu egite edo burrunbatzean ahalgarria da;
  6. ez ditu zenbakiak adierazten dituzten hitzak ere, beraz, zenbatzea ezinezkoa da («asko» esanahia duen hitza bakarrik du).

Fonetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonanteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonanteak eta adibideak
Fonema Ahoskera Adibide
/p/ [p] pibaóí «igaraba»
/t/ [t] taahoasi «hondar»
[tʃ] i-ren aurretik tii «hondakin»
/k/ [k] kaaxai «guakamaio»
/ʔ/ [ʔ] kaaxai
/b/ [b] xísoobái «egunsenti»
[m] hasieran boopai «eztarri»
/ɡ/ [ɡ] xopóog «inga (fruta)»
[n] hasieran gáatahaí «lata»
[ɺ͡ɺ̼] ([g]-ren beharrean erabiltzen da batzuetan) toogixi «aitzur»
/s/ [s] sahaxai «ez da behar»
[ʃ] i-ren aurretik, [h] emakumezko hizketan siisí «gantz»
/h/ [h] xáapahai «gezi»

Bokalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoak Atzekoak
Itxiak i o
Irekiak a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.