Plasmodium
Plasmodium | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Chromista |
Filuma | Apicomplexa |
Klasea | Aconoidasida |
Ordena | Haemospororida |
Familia | Plasmodiidae |
Generoa | Plasmodium [[Ettore Marchiafava, Angelo Celli|]], 1885 |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | malaria |
Plasmodium Plasmodiidae familiako protista generoa da. Organismo mikroskopikoak eta bizkarroiak dira. Bi ostalaritan bizi izaten dira: artropodo odol-xurgatzaile baten digestio-aparatuan, eta ornodun baten globulu gorrietan. Globulu gorrietan bizi diren bitartean sexugabeak izaten dira, eta intsektuen digestio-aparatuan bizi diren bitartean aldiz, sexudunak edo esporak.
Sexugabeko aldia gizakiaren gibelean eta globulu gorrietan ematen dutenak dira plasmodiorik ezagunenak, gizakiari paludismo edo malaria eragiten baitiote. Anopheles edo beste intsektu batek gizakiari plasmodio-bizkarroiak sartzean, haiek aurrena odolean kokatzen dira, eta odoletik gibelera igarotzen dira. Han izaten dute lehen ugalketa, zatiketa bidezkoa, milaka bizkarroi txiki sortzen dituena. Bizkarroi txiki horiek odolera igarotzen dira gero, eta berriro ugaltzen hasten dira. Bigarren ugalketa horrek dirauen denboraren arabera izaten dira sukarraldiak 48 ordukoak edo 72 ordukoak. Espezierik garrantzitsuenak lau dira:
- Plasmodium vivax,
- Plasmodium malariæ,
- Plasmodium ovale,
- Plasmodium falciparum, denetan hilgarriena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |