Plateruena Kafe Antzokia
Plateruena Kafe Antzokia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Durango |
Koordenatuak | 43°10′14″N 2°38′00″W / 43.1705016°N 2.6334079°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2004 |
Jabea | Berbaro |
Kontaktua | |
Helbidea | Landako Etorbidea, 4A |
Webgune ofiziala | |
Plateruena Durangaldeko musika aretoa eta kulturgunea da. 2004an sortua, fase eta kudeaketa eredu ezberdinak bizi izan ditu urteetan zehar.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Durangoko plateruak omentzeko eman zitzaion, XVIII-XIX mendean oso ezaguna izandako zilargin, musikari eta dantzari familia.
Plateruena Kafe Antzokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berbaro euskara elkarteak sortutako musika aretoa eta kulturgunea izan zen, kudeaketa pribatua zuena eta Durangaldeako eskualde osoan erreferentziazkoa izan zena.
Durangoko Landako inguruan martxan egon zen 2004tik 2020ko abenduaren 31rarte, Liburu eta Disko Azoka azken urteotan kokatzen duten eraikinaren ondoan.
"Zenbat Gara" elkarteak Bilbon eta Ondarroan zabaldutakoen ondoren, hauxe izan zen Euskal Herrian sortu zuten hirugarren kafe antzokia.
2020ko irailean, arrazoi ekonomikoengatik, aretoa ixtea erabaki zuten. Aurretik pilatuta zeuzkaten diru zorrak eta COVID-19 pandemiak eragindako ondorioak izan dira itxierarako arrazoi nagusiak.[1]
Plateruena Kultur Aterpea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hura kudeatzen zuen kooperatiba desegin, eta 2021ean parte hartze prozesu berri bat hasi zen gunea berpizteko eta kudeaketa eredu berri batekin. 2023ko martxoaren 3an ireki zituen ateak berriro, Plateruena Kultur Aterpea izenarekin.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak ateak itxiko ditu" (Berria).
- ↑ gaztezulo. «Gaur abiatuko du ibilbide berria Plateruena Kultur Aterpeak» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Agustin Kultur Etxea
- Bilboko Kafe Antzokia
- Espaloia Kafe Antzokia
- Ondarroako Kafe Antzokia
- Xaia (Urruña)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Plateruenaren webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |