Durangoko plateruak
| Durangoko plateruak
| ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Egoitza | Durango | |
| Musika mota | Dantza, bertso eta musika taldea | |
| Urteak | XVIII-XIX mendeak | |
| Fundatzailea | Antonio de la Fuente, Juan Kruz de la Fuente, Escolastica de la Fuente, | |
Durangoko plateruak XVIII.-XIX. mendeetan Bizkaian bizi izandako zilargin, musikari eta dantzari familia izan zen. Garaiko dokumentuetan, plateros de Durango edo Durangoko zilarginak (Durangoco cidarguiñac) izenez ere aipatzen dira.
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrés de la Fuente Marcos.[1]
- Francisca Bolanjero Elorriaga.[1]
- Maria Francisca Escolastica de la Fuente Bolanjero (Durango, 1749).[2]
- Lorenzo Thomas de la Fuente Bolanjero.[3]
- Dionisio Juaquin de la Fuente Bolanjero.[2]
- Santiago Maria de la Fuente Bolanjero.[2]
- Francisco Antonio de la Fuente Bolanjero (Durango, 1757-1834).
- Juan Cruz de la Fuente Bolanjero (Durango, 1760-1831).
Datu biografikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Andres de la Fuente Burgosen jaioa zen, jatorriz gasteiztarra zen familia batean;[4] hain zuzen, bera Gasteizera itzuli zen XVIII. mende erdi aldean, bertan Francisca Bolanjerorekin ezkonduz. Garai horretan hirian zortzi zilargin zeuden (tartean Santiago Bolanjero, Franciscaren aita); horretara, bikotea Durangora aldatu zen 1749 inguruan. Han jaio zitzaizkien seme-alaba guztiak.[1]
Andresek Barrenkalean jarri zuen tailerra; han lan egin zuten seme-alabek ere. 1758an, Bizkaiko jaurerriko legeen arabera, agintarien aurrean bere "odol-garbitasuna" frogatu behar izan zuten. Zilargintzan aritzeko, kaudimen ekonomikoa eta gizartean status jakin bat behar izaten zen.[4] Haien ekoizpenak anitzak ziren: fielen txuzo, elizetako kopoi-kaliz, kapa pluvial, kandelabro, ezkonsaritako gerriko-belarritako-mahaigaineko bitxiak... Haien bertsoetan ikus daitekeenez ekoizpenok enkarguz edo Durangon, Otxandion, Diman, Mañarian, Arratian, feria egunetan saltzen zituzten.[1] [3] Esate baterako, 1798an Durangon gaueko elizkizunetan erabiltzeko zilar-lanak enkargatu zitzaizkien, aurrekoak galdatu egin baitzituzten Konbentzioaren Gerra finantzatzeko. 1809an, Napoleondar Gerretan, Durangoko elizetako urrezko eta zilarrezko bitxiak tasatzea agindu zitzaien; bitxi horiek Bilbora eraman zituzten, Napoleonen tropengandik babesteko. Durangoko zilarginek eginiko lanak gordetzen dira hainbat elizatan, esate baterako Axpe-Busturiako eta Dimako kopoiak, Gizaburuagako koroa, Berrizko txuzoa edo Mallabiako eta Arbatzegiko kalizak.[4]
Oso alaiak omen ziren, herriko handikiekin harreman ona zuten, eta ez ziren politika kontuetan sartzen. Arratsaldero errosarioa errezatzen zuten Tabirako San Pedron, eta gero Izurtzara paseoan joaten ziren.[3] Haien ohiko jantzia lebita luzea, praka motzak eta trikornioa izaten zen; ordurako modaz pasatzen hasia zegoen janzkera.[4]
Escolastica, Lorenzo,[2] Antonio eta Juan Cruz donadoak izan ziren.[1]
Hil ostean, Antoniok eta Juan Cruzek bizitzan zehar lortutako jabetza gehienak ilobei laga zizkieten: Barrenkaleko 6, Artekaleko 12-14, Kalebarriko 46 etxeak; Kanpantorre-oste edo Matxino-estartan lurrak eta Iurretan (gaur Landako) Murueta baserria.[1]
Herri-artista ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Durangoko zilarginek ospe handia lortu zuten, eta inguruko herriko jaietara asko deitzen zituzten.[5] Arrakasta honen gakoa, agian, kantu gehienak herri xeheari eskeiniak izatea izan zen: haien bertsoetan nekazari, neskame, garraiolari, arrantzaleak dira protagonista, orduko gizartearen gehiengoa alegia, eta haien eguneroko bizimodua islatzen dute. Inoiz ospe honek ezusteko mesedea ere egin zien plateroei, hala nola Gasteiztik Durangorako bidean, Urkiolan bidelapur batzuek gelditu zituztenean; nortzuk ziren ezagutu bezain laster, libre laga zituzten bere zilar-karga guztiarekin.[6]
Antonio dantzari trebea zen, eta askotan aritzen zen Escolastica arrebarekin bikotean.[2] Juan Cruzek ere egiten zuen dantzan, baina batez ere bertso sorkuntzan nabarmendu zen; txistua ere jotzen zuen, eta Antoniorekin batera jartzen zion bertsooi musika.[3] 1828an, ia 70 urte zituztela, Fernando VII. Espainiakoa eta Maria Amalia Saxoniakoa erregeak Durangon izan zirenean, anai biek haien omenez eginiko dantzetan parte hartu zuten:[7]
| « | Sacaron el baile largo ó aurrescu dos hermanos ancianos sexagenarios (cuasi septuagenarios) conocidos por los plateros de Durango D. Antonio y D. Juan Cruz de la Fuente, el primero flaco y estenuado, y el segundo gordo y obeso; bailaron ambos con mucha mas agilidad de la que podia prometerse de aquella edad; y tanto chocó a SS. MM. ver bailar con tanta ligereza a dos ancianos tan diferentes entre si, que S. M. la Reina, a quien nadie habia visto ni aun sonreirse desde su salida de la corte, al ver bailar el fandango con tanta agilidad al anciano obeso D. Juan Cruz, como lo hubiera podido hacer un joven de veinte años; la salió la risa en términos que no podia contenerla, y se dijo que en todo su viaje no se le habia visto sonreirse hasta entonces. | » |
| Beitia, Fausto Antonio de, eta Ramón de Echezarreta. Noticias históricas de la Noble y Leal Villa de Tavira de Durango. Bilbao: Imp. y Lib. del Euskalduna, 1868. | ||
Transmisioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durangoko plateruek ez zuten lan literariorik argitaratu, eta bere sorkuntzen erreferentziak bide ez zuzenetatik heldu zaizkigu. Izan ere, Juan Cruz eta Antonio anaien artean sortutako kopla eta bertsoek sona handia lortu zuten bere garaian, eta lehen biltzaileek herriaren ahotik jaso zituzten:
- 1860ko hamarkadan, Jose Antonio Uriarte fraide frantziskotarra Durangaldean izan zen misioak ematen, eta hamabi kantu jaso zituen, "Durango cidarguiñen cantac" izenburupean.[8]
- Iruñeako Revista Euskarak (1878 eta 1883 artean argitaratua), bost publikatu zituen,[9] baina testuetan akats handiekin.[8]
- 1884an, Antonio Truebak plateruen zenbait bertsoren erreferentziak eman zituen. Truebak hurrengo belaunaldiko familiako kide bat ezagutu zuen, Francisco de Sales de la Fuente, zeinak eskuizkribu bat erakutsi zion, hamahiru bertso sortarekin, doinua ere idatzia zuena (Truebak izenburuak bakarrik ematen ditu).[3]
- 1897tik aurrera, Bartolome Ertzilla musikari durangarrak Colección de Cantos Vizcainos incluso los de los Plateros y los del Duranguesado arreglados para canto y piano lana argitaratu zuen. Guztira 35 kantu bildu zituen bertan, partitura eta guzti; hauen artean gutxienez 11 zilarginenak dira.[10]
Urteekin, baina, kopla hauek eta egileak herri-memoriatik desagertuz joan ziren, "Hator hator" kantaren salbuespenarekin; zilarginen bi gabon-kantekin eginiko nahastea den hau askotan anonimotzat hartua izan da, eta zenbait musikariren moldaketak jasan ditu[11] gaur egun nagusi den eredua finkatu arte. Bizi-bizi mantendu den kantu honen aldean, besteak ahaztuago gelditu dira harik eta XX. mende erdi aldetik aurrera zenbait ikerlarik berreskuratzen hasi diren arte. Adibidez 1961ean, Luis Villasantek artikulu batzuk argitaratu zituen Uriarteren bildumako bertsoei buruz, plateruak aipatuz.[1] Eta batez ere Antton Mari Aldekoak 1984an egindako liburuaren eta 1987ean Uriarteren eskuizkribuaren argitalpenen ostean,[8] zilarginen kantu batzuk hedapen handiagoa lortu dute; musika talde modernoek ere grabatu dituztelarik:
- Itxura denez, Durangoko plateruen kanta bat grabatu zuen lehen abeslari modernoa Amaia Uranga izan zen. 1992an izan zen hori, "Txisperuak" kantua "Lilura Urdinak" diskoan agertu zenean (Urangak euskaraz osorik argitaratu duen bakarra).[7]
- Oskorri taldeak behin baino gehiago grabatu ditu zilarginen kantak: 1992ko "Badok hamahiru" diskoan, "Kausino, euskal filosofo" agertu zen; 1993ko "Katuen testamentua" izenekoan, "Ardiaren kanta"; eta 2001eko "Vizcayatik Bizkaiara" diskoan, "Astodunak".
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durangoko plateruen bertso eta kanten erreferentziak biltzea nahasgarria izan daiteke, argitalpen lekuen arabera izenburu ezberdinak eman izan zaizkielako. Zerrendatu ditugun hauetan, bertsoaren hasiera darabilgu erreferentzia nagusi gisa (alfabetikoki) eta iturriaren araberako izenburuak ere ematen dira (JAU = Jose Antonio Uriarte, RE = Revista Euskara, AT = Antonio Trueba, BE = Bartolome Ertzilla):
- Amabi verso oneetan / Esan biar dogu / Erreguen armerubac / Nortzubec ditugun... / Chisperos (JAU) / De los chisperos (AT) / Armeruen cantac (BE). Garai hartako armaginen lan prozesuaren deskribapena.
- Ardizain devoto bi... / Gaboneco cantac (AT, BE).
- Arre, pocho, arre... / Astodunac (JAU) / Arre pocho (RE, AT) / Arrain salzaillia (BE). Arrain saltzaile baten peripeziak, generoa enbarkaziotik hartzetik, bezeroen etxeetara eraman artean.
- Artuic mutil pichar bete ardo... / Gaboneco cantac (AT, BE) / Hator hator (finkatu den bertsioaren iturrietako bat).
- Dueña, criada, sensañoc... / Las sirvientes (JAU) / Duña criada da sensañac (AT) / Dueña criada sensañac (BE). Zerbitzuko lanean aritzen ziren emakumeen zeregin eta kezkak.
- Eraguijhoc mutil / sirrin sarran sirrin sarran... / Gaboneco cantac (AT, BE) / Hator hator (finkatu den bertsioaren iturrietako bat).
- Ez naiz orain artian / Guelditu baquian... / Aita Palacios (JAU, RE, AT, BE). Esan bezala, plateruak oso eliztarrak ziren; eta bertso hauek Palacios abizeneko apaiz baten bertuteei gorazarre egiteko baliatzen dituzte.
- Gura dabenac beriala / Ardijen cantaric... / Pulga (JAU) / Arcacusua (AT). Arkakusua, garai hartan ugaria zen bizkarroia, eta haiek kontrolpean izateko egin behar izaten zirenak.
- Milla ta zazpireun / Ta larogueta amairu / Cer pasau jaten aurten / Cantatu naiogu... / Arratia (JAU) / Dimaco fiestak (RE) / Viaje a Arratia (AT). Oinezko bidaiari / garraiolariek izaten zituzten zailtasunak.
- Orain nua cantatzen / Neure vicitzia / Marineru bat naiz, ta / Daquidan guztia... / Marinela (JAU) / Marineros (AT) / Marineruen bicitza (BE). Marinelen eguneroko bizitzaren deskribapena: arrantza operazioak itsasoan, arrainaren salmenta lehorrean, eta irabazien banaketa kofradian.
- Orainche beriala / Cantatzera nua / Iru euli generuen / Persecuciñua... / Eulijac (JAU, RE) / De las moscas (AT). Gizakiak zein animaliak gogaitzen dituzten euli nardagarriei eskeinia.
- Sagar azal ederra / Barruba ustelduric... / Manzana (JAU) / Zagarra (RE) / Monzona (AT) / Sagar ederra (BE). Beste kantuekin kontraste nabarmenean, gai iluna dute bertso hauek: itxura ederreko sagarrak pozoituta egon daitezkeela ohartu. Bide batez, orduko osagileen ohiko prozedurak ikus ditzakegu.
- Secreto andija da, ta / Maravillosua / Causinuen liburuan / Aguerturicua... / Causino (JAU, AT) / Viva alegrijha (BE). Bizipozaren aldeko aldarria.
- Sin alabar la parte / Abijetan naiz ni / A componer seis versos / Erloju bateri... / Relox de Dima (JAU) / Reloj de Dima (AT).
- Urteillic abendura / Ifintera nua / Versuac necazalien / Alabacinora... / Necazarijenac (JAU) / Asuntos de caseros (AT) / Baserrico cereguiñak (BE). Baserritarren lanen deskribapena, hilerik hile.
Bertsoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Palacios
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[12]
| « |
AITA PALACIOS 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 |
» |
Ardiaren kanta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua.
| « |
PULGA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 |
» |
Arratia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua.
| « |
ARRATIA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 |
» |
Astodunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[12]
| « |
ASTODUNAC [Leloa] 1 2 - Arre, pocho [Leloa] 3 Arre, pocho, arre, arre - Arre, pocho [Leloa] 5 6 7 8 - Arre, pocho [Leloa] 9 10 11 - Arre, pocho [Leloa] |
» |
Dueña, kriada, seintzainok
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[13]
| « |
LAS SIRVIENTES 1 |
» |
Eulijak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua.
| « |
EULIJAC. 1 |
» |
Gabonetako kanta (1)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartolome Ertzillaren "Colección de Cantos Vizcainos incluso los de los Plateros y los del Duranguesado arreglados para canto y piano" (1897) idazlanetik ateratako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[14]
| « |
Ardizain devoto bi |
» |
Gabonetako kanta (2)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartolome Ertzillaren "Colección de Cantos Vizcainos incluso los de los Plateros y los del Duranguesado arreglados para canto y piano" (1897) idazlanetik ateratako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[15]
| « |
Artuic mutil pichar bete ardo |
» |
Gabonetako kanta (3)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartolome Ertzillaren "Colección de Cantos Vizcainos incluso los de los Plateros y los del Duranguesado arreglados para canto y piano" (1897) idazlanetik ateratako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[16]
| « |
Eraguijhoc mutil |
» |
Kausino
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[17]
| « |
CAUSINO 1 |
» |
Marinela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[18]
| « |
MARINELA Estribillo |
» |
Nekazarijenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[19]
| « |
NECAZARIJENAC 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 |
» |
Relox de Dima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua.
1
Sin alabar la parte
Abijetan naiz ni
A componer seis versos
Erloju bateri.
No salgo por el relox
Ifintera nua
Sino que es la musica
Neure gustocua
2
Los reloxes pues todos
Ecustecua da
Solo porque es mui sutil
Genero guztira
Y esto digo de veras
Vijotz vijotzetic
Cada vez que le oigo
Nauco zoraturic.
3
Cuando le miro digo
Neure buruari
Jesus que el ver es gusto
Edocein lecutic
Diciendo de esta suerte
Ay ce penia dau
Bendita sea la mano
Ceñec eguin eban.
4
Solo quisiera saber
Neu naizan artian
La musica que tiene
Noc iminija dan
Para darle las gracias
Al banei bertatic
Porque tiene un estilo
Bestec ez langoric
5
Quien no oye sus secretos
Gusturic ez dauca
Y el que deja de verle
Lastima asco da
Pues que asi en el mundo
Gauza obagoric
Sin ofenderle á nadie
Musicaz beteric.
6
Ya no tengo que decir
Seigarren versuan
Estoi en que le acabo
Biar dan moduban
El que creer no lo quiera
Diñodan guztijan
Esta el relox en Dima
Jauregui barrijan.
Sagar ederra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[20]
| « |
MANZANA 1 |
» |
Txisperuen kantua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Antonio Uriartek 1860 hamarkadan bildutako, eta 1987an argitaratutako bildumatik hartutako testua. Doinua Eusko Ikaskuntzaren webgunean entzun daiteke.[21]
| « |
CHISPEROS 1 |
» |
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1990 hamarkadan, Durangoko plaza bati plateruen izena eman zitzaion.[22]
2004tik Durangon Plateruena deritzon antzoki eta kulturgunea martxan dago, De la Fuente familiako kideen omenez izendatua.[23]
2018an, antzokiaren 14. urteurrena ospatzeko, "Plateru" ikuskizuna prestatu zen Durangoko zilarginen sorkuntzetatik abiatuta, dantza eta musika garaikidearekin lotuta.[5] Ikuskizuna urriaren 28an estreinatu zen.[24]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ALDEKOA-OTALORA, Antton Mari. 1984. Durangoko plateruak. Gerediaga Elkartea.[25]
- CILLA LÓPEZ, Raquel. 2016. La platería en Vizcaya del gótico al neoclasicismo. Kantabriako Unibertsitatean aurkeztutako tesia.[26]
- MARTIN VAQUERO, Rosa. 2006. Relaciones artísticas en el País Vasco : los plateros de la Fuente en Vitoria, Durango y Bergara. Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Comisión de Álava.[27]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g Aldekoa-Otalora, Antton Mari. «Durangoko Plateruak» Karmel 291: 3–23..
- ↑ a b c d e Mbarrena. «Dantzari ahaztua: Maria Francisca Escolastica (Durango 1749)» dantzan.eus (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ a b c d e Trueba, Antonio. (1884). «Los plateros de Durango, con un recuerdo del rey Fernando VII y la reina Amalia» Euskal-Erria : revista bascongada. 11: 181–82..
- ↑ a b c d Uriarte, Jose Mari. (2016). «De la Fuente anaiak, zilargin maisuak» Astola. Ikerketa eta historia (Durango) 10: 156-157..
- ↑ a b dantzancom. «Durangoko zilarginen herri-antzezlari izpiritua berpizten» dantzan.eus (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ «Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia: itsaso bete istorio Faktoriako portuan» Aiaraldea Kooperatiba Elkartea 2022-02-25 (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ a b Gorosabel, Oier. «Txisperuen kantua» Eibar.org (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ a b c Uriarte, José Antonio de (O F. M. ). (L.G. 1987). Poesía bascongada : dialecto vizcaíno / José Antonio Uriarte ; Jon Kortazar, Miren Billelabeitiak prestatutako edizioa ; testuaren begiralea Joseba A. Lakarra. Bizkaiko Foru Aldundia = Diputación Foral de Bizkaia, ISBN 978-84-7752-000-9. (kontsulta data: 2024-06-09).
- ↑ «Literaturaren Zubitegia - Aurkibide alfabetikoa» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ Txantiloi:Basque Ercilla, Bartolomé 1863-1898. (1988). «Colección de cantos vizcaínos [Música impresa / Bartolomé de Ercilla ; con una introducción de José Antonio Arana Martija»] catalogo.sanchoelsabio.eus (kontsulta data: 2024-06-24).
- ↑ ansorena. «Hator, mutil, etxera» dantzan.eus (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ a b AITA PALACIOS. .
- ↑ DUEÑA. CRIADA. SENSAÑAC. .
- ↑ GABONECO KANTAC. .
- ↑ GABONECO KANTAC. .
- ↑ GABONECO KANTAC. .
- ↑ VIVA ALEGRIJHA. .
- ↑ MARINERUEN BICITZA. .
- ↑ BASERRICO CEREGUIÑAC. .
- ↑ SAGAR EDERRA. .
- ↑ ARMERUEN CANTAC. .
- ↑ «Durangoko toponimia : Fitxak» www.durango-euskaraz.eus (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ gaztezulo. «Gaur abiatuko du ibilbide berria Plateruena Kultur Aterpeak» Gaztezulo (kontsulta data: 2024-06-25).
- ↑ «'Plateru' ikuskizunak goraino bete du antzokia, 14 urteak ospatzeko - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ Aldekoa-Otalora, Antton Mari. (D.L. 1984). Durangoko plateruak / Antton Mari Aldekoa-Otalora. Gerediaga Elkartea, (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cilla López, Raquel. (2016). La platería en Vizcaya del gótico al neoclasicismo. Universidad de Cantabria (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ Martín Vaquero, Rosa. (2006). Relaciones artísticas en el País Vasco : los plateros de la Fuente en Vitoria, Durango y Bergara / Rosa Martín Vaquero. Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, Comisión de Álava = Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Arabako Batzordea, ISBN 978-84-930399-8-1. (kontsulta data: 2024-06-23).