Playmobil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Playmobil
Playmobil logo.svg
Sektorea Plastikozko irudiak
Sorrera 1975
Sortzailea Hans Beck
Egoitza Zirndorf, Alemania
Merkatuak Mundua
Webgunea http://www.playmobil.com

Playmobil Brandstätter Group enpresak ekoiztutako plastikozko panpina linea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadaren hasieran, petrolioaren prezioaren igoerak kinka larrian jarri zuen jostailuen industria. Plastikoaren prezioa, petrolioaren eratorria izanik, zazpi aldiz biderkatu zen. Zenbait jostailu ezagun, hoola hopa esaterako, ez ziren bideragarriak. Geobra Brandstätter enpresa alemaniarrak Hans Beck diseinu-buruaren produktuetako bat, Playmobil panpinatxoak ekoizten hastea erabaki zuen. Txikiak eta merkeak ziren eta jolaserako aukera asko ematen zituzten. 1974an aurkeztu zituzten Nurembergen eta bi urte geroago click izenez iritsi ziren Hego Euskal Herriko jostailu dendetara. Ordutik 2.000 milioi playmobil saldu dira mundu osoan[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irazustabarrena, Nagore (2010-02-27) «Petrolioaren krisiak sortutako figuratxoak» ArgiaCC-BY-SA lizentzia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Playmobil Aldatu lotura Wikidatan