Poblenou

Koordenatuak: 41°23′57″N 2°12′14″E / 41.3992°N 2.2039°E / 41.3992; 2.2039
Wikipedia, Entziklopedia askea
Poblenou
Sant Martí, Bartzelona
Pere IV.a kalea, Habitat Sky hotelaren eraikina ikus daitekelarik.
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
Geografia
Koordenatuak41°23′57″N 2°12′14″E / 41.3992°N 2.2039°E / 41.3992; 2.2039
Poblenou is located in Bartzelona
Poblenou
Poblenou
Demografia
Biztanleria33.586 biz (2016)
Bestelako informazioa
WebguneaPoblenou

Poblenou, Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen auzo bat da, Sant Martí barrutian. 2016ko erroldaren arabera 33.586 biztanle zituen.

Auzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean Kataluniako eremu industrializatuenetako bat izatera iritsi zen, horregatik Kataluniako Manchester ezizena bereganatu zuen. Gaur egun auzoaren mugak hauek dira: Jaume Vicens Vives, Avinguda d'Icària, Ávila, Pere IV, la Llacuna, Avinguda Diagonal, Bac de Roda, Taulat pasealekua eta Bilbao kaleetatik hasi eta Mar Bella malekoian amaitzen da. Bere ardatza Rambla del Poblenou hiribidea da, honek bere erdigunea menditik itsasorako norantzan zeharkatzen duelarik.

Usadioz auzo hau eremuz zabalagoa zen, halere 2006. urtetik aurrera bere azalera murriztu egin zen, bere antzinako eremua gaur egungo Poblenou auzoaz gain honako auzo hauek ere hartzen zuelarik: El Parc i la Llacuna del Poblenou, La Vila Olímpica del Poblenou, Diagonal Mar i el Front Marítim del Poblenou eta Provençals del Poblenou.

Telesaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994. urtean TV3 telebista kateak auzo honetan girotu eta Katalunian ospetsu izan zen Poblenou telesaila aireratu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]