El Guinardó, KataluniakoBartzelona hiriko Horta-Guinardó barrutian dagoen auzo bat da. El Guinardó auzoa antzinako Sant Martí de Provençals udalerria zegoen lekuan kokatzen da, Horta auzoa eta Gràcia barrutiarekin mugatzen du, eta Pelada mendiko ekialdeko magalean zehar hedatzen delarik. XIX. mendeko azken hamarkadak arte bertako jarduera nagusiak nekazaritza, hargintza (gaur egungo Can Baró) auzoko jarduera nagusia), artzaintza eta etxaldeak ziren, azken horien artean auzoari izena eman zion Mas Guinardó, edota Mas Viladomat, Mas Casanoves, Mas Vintró eta Torre dels Pardals etxaldeak zeudelarik