Edukira joan

Sants-Montjuïc

Koordenatuak: 41°20′13″N 2°08′28″E / 41.337°N 2.141°E / 41.337; 2.141
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sants-Montjuïc
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
Geografia
Koordenatuak41°20′13″N 2°08′28″E / 41.337°N 2.141°E / 41.337; 2.141
Sants-Montjuïc is located in Bartzelona
Sants-Montjuïc
Sants-Montjuïc
Demografia
Biztanleria184.543 biz (2009)
Bestelako informazioa
Azalera22,94 km²
Dentsitatea8.044,59 biz/km²
WebguneaSants-Montjuïc

Sants-Montjuïc, Kataluniako Bartzelona hiriburuko barruti bat da, hiriaren hegoaldean kokatuta dagoena. Barruti honek 3. zenbakia du eta hiriko hamar barrutien artean zabalena da, 2.294 hektarea baiditu. Bartzelonako barruti eta auzoez gain, L'Hospitalet de Llobregat eta El Prat de Llobregat udalerriekin ere muga egiten du. 1984an sortu zen, II (Montjuïc eta Poble-sec) eta VII (Sants, Hostafrancs eta La Bordeta) barrutiak batzearekin batera. 2009an 184.543 biztanle zituen.

Sants-Montjuïceko auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez, Sants-Montjuïc barrutia zazpi auzok osatzen dute, halere Montjuïc mendia eta Zona Franca - Port eremua ere barruti honen barnean sartu ohi dira. Azken eremu honetan Zona Franca eta Bartzelonako portua sartzen dira. Hortaz, barrutia osatzen duten hamar auzoak honako hauek dira:

Sants-Montjuïc barrutiko auzoak
Kodea Auzoaren izena Biztanleria (2009) Azalera (ha) Dentsitatea (biz/ha)
11 El Poble-sec 41.018 94,3 434,8
12 La Marina del Prat Vermell 1.085 75,3 14,4
13 La Marina de Port 30.128 125,5 240,1
14 La Font de la Guatlla 10.336 30,2 342,1
15 Hostafrancs 16.208 41,0 395,1
16 La Bordeta 18.823 57,7 326,5
17 Sants-Badal 24.507 41,1 596,9
18 Sants 42.438 109,8 386,6
- Montjuïc 0 366,1 0
- Zona Franca-Port 0 1.353,1 0
Sants-Montjuïc 184.543 2.294,0 80,4

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]