Edukira joan

Camp d'en Grassot i Gràcia Nova

Koordenatuak: 41°24′22″N 2°10′02″E / 41.4061°N 2.1672°E / 41.4061; 2.1672
Wikipedia, Entziklopedia askea
Camp d'en Grassot i Gràcia Nova
Gràcia, Bartzelona
La Sedeta eraikinaren irudia.
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
Geografia
Koordenatuak41°24′22″N 2°10′02″E / 41.4061°N 2.1672°E / 41.4061; 2.1672
Camp d'en Grassot i Gràcia Nova is located in Bartzelona
Camp d'en Grassot i Gràcia Nova
Camp d'en Grassot i Gràcia Nova
Demografia
Biztanleria34.439 biz.(2013)
Bestelako informazioa
Azalera0,65 km²
Dentsitatea53.640 biz./km²
WebguneaCamp d'en Grassot i Gràcia Nova

Camp d'en Grassot i Gràcia Nova, Kataluniako Bartzelona hiriburuko Gràcia barrutian dagoen auzo bat da. 2009an 34.838 biztanle zituen. Barruti honen mugak honako hauek dira: Bailèn, Escorial eta Rosselló kaleak hegoaldetik, Les Camèlies kalea iparraldetik eta Sardenya kalea ekialdetik. Auzo honetako eraikinik nabarmenena La Sedeta antzinako lantegia da, gaur egun bigarren mailako heziketa insititutua eta kulturgune bilakatua. Auzo honek bere festa nagusiak irailean ospatu ohi ditu.

Antzina Camp d'en Grassot auzoa Gràcia udalerriko muturrean zegoen landa edo baserri eremu bat zen, ondoren Bartzelonako Sagrada Família auzoa osatzera iragan zen. 1860an eremu honetan hainbat lurjabeek etxebizitzak eraikitzen hasi ziren, haietako bat Jeroni Grassot izan zelarik. Eginkizun horretarako Ildefons Cerdà arkitektoak Eixample barrutia eratzeko erabili zuen eredu berbera erabiltzea erabaki zuen.

1899an antzinako La Sedeta lantegia sortu zuten, hau 1976. urterarte martxan egon zelarik. 1978an Bartzelonako Udalaren jabegokoa bilakatu zen. Honez gain, garai hartako beste lantegi batzuk ere bazeuden, esate baterako Pujol eta Casacuberta Etxeak. Lantegi hauek eremu honetan ezartzearen arrazoia bertan zeuden lurpeko iturburuetako urez hornitzeko aukera izan zen.

1904-1913 bitartean Klaratarren ikastetxearen alboan dagoen Maria Bihotz Garbiaren eliza (Església de l'Immaculat Cor de Maria) eraiki zen. Bestalde, auzo honetako erakunde nabarmenetako bat Club Esportiu Europa kirol elkartea da, gaur egun bere futbol taldea hirugarren mailan jokatzen duelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]