Gràcia

Koordenatuak: 41°24′24″N 2°09′29″E / 41.40667°N 2.15806°E / 41.40667; 2.15806
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gràcia (6)
Antzinako Gràcia udalerriko udaletxea, Francesc Berenguer arkitektoaren lana.
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
Geografia
Koordenatuak41°24′24″N 2°09′29″E / 41.40667°N 2.15806°E / 41.40667; 2.15806
Gràcia (6) is located in Bartzelona
Gràcia (6)
Gràcia (6)
Demografia
Biztanleria123.957 biz.(2013)
Bestelako informazioa
Azalera4,186 km²
Dentsitatea2962 biz./km²
WebguneaGràcia

Gràcia, Kataluniako Bartzelona hiriko barruti bat da, guztien artean ezagunen eta herrikoienetako bat ere bada. Barruti honek hegoaldetik Eixample barrutiaren mugatzen du, mendebaldean berriz Sarrià-Sant Gervasi barrutia du, eta iparraldean Horta-Guinardó. 2009an 123.957 biztanle zituen.

Antzina udalerri independentea izan zen, baina 1897an Bartzelonarekin bat egin zuen. Bertako monumentorik ezaguna Rius i Taulet plazan kokatuta dagoen erlojuaren dorrea da. Plaza berean kokatuta dago udaletxea zena, gaur egun barrutiko egoitza dena. Bestalde, barruti honetako etorbide edo pasealeku ospetsuena nahiz Bartzelona hiriko kale garrantzitsuenetako bat Gràcia pasealekua da.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gràcia barrutiko auzoak
Kodea Auzoaren izena Biztanleria (2009) Azalera (ha) Dentsitatea (biz/ha)
28 Vallcarca i els Penitents 15.687 120,9 129,8
29 El Coll 7.299 35,8 203,9
30 La Salut 13.332 64,4 207,2
31 Vila de Gràcia 52.801 132,6 398,2
32 Camp d'en Grassot i Gràcia Nova 34.838 65,0 536,4
Gràcia 123.957 418,6 296,2

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]