Poloniako Erresuma (1025-1385)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Poloniako Erresuma
Królestwo Polskie (pl)
Regnum Poloniae (la)
1025 – 1385
Monarkia

bandera

armarria

Działania podczas wojny polsko niemieckiej 1002-1005.png
Poloniako Erresuma 1002-1005 artean
Geografia
Hiriburuak Gniezno, Poznan, Płock, Krakovia
Kultura
Hizkuntza(k) poloniera zaharra
Erlijioa katolizismoa, paganismoa
Historia
Aurrekoa
Poland960.pngCivitas Schinesghe
Ondorengoa
Poloniako Erresuma (1385–1569)Kingdom of Poland-flag.svg
Artikulu hau XI. mendeko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Poloniako Erresuma».

Poloniako Erresuma (polonieraz: Królestwo Polskie) poloniar estatua izan zen, 1025ean hasi zena, Bolesław I.aren koroatzearekin, eta 1385ean amaitu, Lituaniako Dukerri Handiarekin batu zenean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X. mendearen erdialdean, zenbait tribu elkartu ziren Piast dinastiaren agintepean. Baltikoko lur behereetako eslaviar gehienak bildu eta Germaniako Inperioaren zabalkundeari aurre egiteko ahaleginak egin zituzten. XIII. mendearen erdialdetik aurrera, mongolen erasoek eragin zuten presioa, eta Ordena Teutonikoaren mehatxuak Poloniako Erresuma finkatzea eragin zuten.

1320an, Ladislao I.aren garaian, bateratu zen herria, Aita Santuaren eta germaniar jatorriko burgesiaren laguntzari esker. Haren ondorengoak, Kasimiro III.a Handiak (1333-1370), sendotu zuen erresuma, eta eragin zuen poloniar estatu baten antolatzea. Mendebaldekoen estiloko berrikuntza asko jarri zituen abian, horien artean hirien garapena, eta eskulangintza eta merkataritza bultzatuko zituen burgesiaren indartzea; horrezaz gainera, Krakovian zentralizaturiko gorte bat ere antolatu zuen. Hiri hori, bestalde, Poloniako lehen unibertsitatearen egoitza izan zen 1364tik aurrera.

Kasimiro hil zenean, erreinuko nobleek haren iloba, Luis Anjoukoa, Hungariako erregea (1370-1382), bultzatu zuten erregetzera. Luis erregeak, babes horren truke, Kaschawko Pribilejioaren bidez, abantaila garrantzitsuak eman behar izan zizkien nobleei; hori, berez, aginpide zentral indartsu bati uko egitea zen eta, era berean, aristokrazia feudalaren independentzia onartzea. 1385ean, Jogaila Lituaniako dukea Luis Anjoukoaren alaba Eduvigisekin ezkondu zen. Horren ondorioz, Polonia eta Lituaniaren arteko dinastia batasuna ezarri zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poloniako Erresuma (1025-1385) Aldatu lotura Wikidatan