Polyplacophora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Polyplacophora
Tonicella lineata 1.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaMollusca
Klasea Polyplacophora
Azpiklaseak

Polyplacophora edo amphineura, moluskuen filumeko klase bat da. Goi-kanbirarrean sortu zen eta gaur egun arte dirau. 600 espezie ezberdin atzeman dira orain arte. Animalia itsastarra da, kostalde arrokatsuetan bizi dena. Erregistro fosilean urriak dira, hau da, kontserbazio txarra dutenez polyplacophora fosil gutxi daude. Zentimetro bat baino txikiagoak izatetik 30 cm-tik gora edukitzera irits daitezke. Algak, organismo txikiak, briozooak, balanidoak... jaten dituzte.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuskua edo oskola 7-8 plakez osatua dute gaur egungo amphineura espezieek. Hiru plaka mota daude: aurrealdekoak, tartekoak eta muturrekoak. Burua alde batean kokatzen da, eta zakatzak, aldiz, bestean. Sustratuari heltzeko oin zirkular gihartsua daukate; oin bakar hori bentralki kokatzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polyplacophora Aldatu lotura Wikidatan