Eumetazoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eumetazoa
Animal diversity October 2007 for thumbnail.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
Azpierreinua Eumetazoa
Buetschli, 1910

Eumetazoa (antzinako grezieraz: εὖ [eu], ondo + μετά [metá], ondoren + ζῷον [zóon], animalia) animalia talde gehienak ditu bere barruan, Placozoa, belakiak eta beste animalia talde ezezagun gutxi batzuk ezik. Eumetazoako kide guztiek hazi geruzatan antolatutako ehunak dituzte, eta enbrioia gastrula egoeratik igarotzen da. Kladoak bere barruan Ctenophora, Cnidaria eta bilateria ditu. Mesozoa eta Placozoa talde honetakoak diren edo ez oraindik eztabaidan dago.

Filogenetista batzuen arabera belakien eta eumetazoaren eboluzioa modu banatuan eman da, beraz zelulabakar izatetik zelulanitz izatera behin baino gehiagotan gertatu den zerbait da. Hori horrela balitz Animalia ez litzateke klado monofiletiko bat. Hala ere koanozitoen presentziak bi taldeen jatorria bera dela proposatzen dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eumetazoa Aldatu lotura Wikidatan