Edukira joan

Pompeloko togatusa

Koordenatuak: 42°49′10″N 1°38′33″W / 42.81945306°N 1.64239601°W / 42.81945306; -1.64239601
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pompeloko togatusa
Jatorria
Sorrera-urteaII. mendea
IzenburuaTogado de Pompelo
Aurkikuntza lekuaIruñea eta Nabarreria
Aurkikuntza data1895
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak127 (altuera) cm
Kokapena
LekuaNafarroako Museoa
BildumaNafarroako Museoa
Koordenatuak42°49′10″N 1°38′33″W / 42.81945306°N 1.64239601°W / 42.81945306; -1.64239601
Map

Pompeloko togatus-a Iruñean aurkitutako brontzezko eskultura erromatar bat da, togatus edo togaz jantzitako pertsonaia baten errepresentazioa, gure aroko 2. gizaldiko erdialdeko datazio eman zaiona., Iruñeko Nabarreria kalean aurkitu zuten 1895ean eta 2015. urtera arte jabetza eta kokapen ez oso ezagunak izan zituen, harik eta AEBetako bilduma pribatu batean aurkitu baitzen Galiatik zetorrelako aipuarekin. Munduan brontzezko togatus hauen hamahiru adibide gordetzen dira, horietako bost Ponpeian eta Herkulanon eta hortaz pieza nahiko bakana da. [1]

Aurkikuntzaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1895ean Juan Iturralde Suitek Iruñeko Nabarreria kaleko etxe bat eraikitzeko lanetan aztarna arkeologikoen aurkikuntzaren berri eman zuen Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordearen Aldizkarian. Obren aurretik Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeak ohartarazi zuen kontuz egitekoak zirela lanak, Batzordea "ziur baitzegoen bertan erromatarren aztarna garrantzitsuak topatuko zirela". Prebentzio horren arrazoia izan zen lehentxeago bi edo hiru metroko sakoneran lurperatutako mosaiko-zoladura aurkitu zirela Kuria kalean egindako obretan.

Eta halaxe bada, Nabarrerian ere aurkitu ziren zeramika gorriko ontzi zatiak, kobrezko txanponak, hormen oinarriak, brontzezko togatus-aren eskultura hau bururik gabe, eta brontzezko beste buru bat ere bai, txikiegia izatez estatuarena izateko.

Beste pieza batzuekin aurkitu arren eskultura, kontestu arkeologikoaren ikerketa zuzenik ez zen egin. 21. menderako finkatu da, ordea, Pompaeloko foroa Nabarreria plazaren inguruan zela, eta hortaz foroarekin lotura izan lezake brontzeak. [2]

Desagerpena eta identifikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906an, garai hartan indarrean zegoen legezko araudiaren arabera, jabeak (aurkitu zuenak) Batzordean gordailuan utzitako pieza erreklamatu zuen eta piezaren arrastoa galdu zen.

1970ean Versaillesen eta 1985ean New Yorken izan zela dokumentatu izan da, John Werner Klugeren bilduma pribatuan. [1] 1996ko apirila eta 1997ko apirila bitartean Harvard Unibertsitateko Arte Museoak antolatutako " The Fire of Hephaistos: Large Classical Bronzes from North American Collections " izeneko erakusketan egon zen 2010ean Christie's enkante etxearen New Yorkeko abenduko katalogoan agertzen da, "Frantziaren hegoaldeko" jatorria adieraziz[3], azkenean inork erosi ez zuen arren. 2012an, Phillips de Pury & Company-k antolatutako " Dialogues Between Art & Design" erakusketan izan zen, saltzeko asmorik gabe.

2015ean, Manuel Olcina Doménech Alacanteko Arkeologia Museoko zuzendariak Aalen hirian izandako brontzezko eskultura erromatarren adituen biltzar batean ezagutu zuen. Proiekzio bat izan zen ponentzia batean, eta Olcinari gogora etorri zitzaion Nafarroako Monumentu Historikoen Batzordeak argitaratutako Julio Altadillen argazki zahar bat. Orduan, Carol C. Mattusch espezialista estatubatuarrak John Kluge bilduma amerikarrean ikusi zuela adierazi zuen, eta informazio hau [4] Olcinak Nafarroako agintariei jakinarazi zien. [5]

Nafarroako Gobernuko Museo Zerbitzuak harrezkero egindako lanen ondoren, «epe luzeko mailegu baten bidez» [5] bi urtez Iruñean erakusgarri egotea lortu zen, 2022tik 2024ko maiatza bitartean[1][6]. 2023ko maiatzean, Nafarroako Gobernuak jabearekin estatua 620 000 dolarren truke erosteko aurreakordioa egina zuela iragarri zuen[7].

Eskuin eskuko galburuen azaoa, edo, agian togaren azken tolesduraren muturra.

127 cm-ko altuera neurtzen duen brontzezko eskultura da. Juan Carlos Elorza Guineak toga erromatarra Flaviar garaiari dagokiola aurkitu zuen, Kronologikoki kokatuta Luis Romero Novella eta Rubén González Montoyaren eskutik, gure aroko bigarren erdialdekoa dela uste da. [3][8]

Erromatar toga baten zatiak

Hasieran Ceres erromatar jainkosaren irudikapentzat hartzen zen eskuineko eskuan galburu sorta bat zernolakoan.» Hala ere, azterketa zehatzago batean, ikusi d irudiaren ezaugarri anatomikoak ez direla egokiak emakumezko irudikapen baterako. Elorza Guinearentzat, gizon-irudia dela argi utziz, eskuineko eskuan eramango lukeen objektuak beharko luke izan patera edo rotulus bat, eta horiek ere ez dira, eta hortaz, berak uste du izan daitekeela jantziaren azken muturra, eskulturak galduak zituelarik togaren umboa eta sinusaren behealdea, sinusaren kanpoaldeko tolesturaren ertza baino ez dela, hiru muturreko forma berezi hori.

Hala ere, Elorza Guineak nabarmentzen du halaber togaren tolesturek beheko aldea oinetaraino estaltzen dutela, togatus-etan oso arraroa, eta bai ohikoagoa eskultura femenino baten kasuan[8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Togado de Pompelo» artikulutik itzulia izan da, 2023-02-13 data duen 149253403 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-02-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c Domaica, Lucas. (17 de junio de 2022). «El Togado de Pompelo ya se expone en casa» diariodenavarra.es.
  2. Txantiloi:V, María. (2016). «El urbanismo de la ciudad de pamplona entre los siglos VII a.c. y VIII d.c.» Tesis doctoral (Universidad de Navarra).
  3. a b 20minutos. (18 de febrero de 2015). «Hallan en una colección privada en EE UU un valioso bronce hispánico que se creía perdido» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
  4. Txantiloi:V, Guillermo. «Hallan en Estados Unidos una valiosa estatua romana de la antigua Hispania» terraeantiqvae.com.
  5. a b Navarra, Diario de. (2022-05-18). «El Togado de Pompelo, descubierto en Navarra en 1895 y perdido después durante un siglo, vuelve a Pamplona» diariodenavarra.es.
  6. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2022-05-18). «El Togado de Pompelo, descubierto en Navarra en 1895 y perdido después durante un siglo, vuelve a Pamplona» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  7. «Nafarroako Gobernuak akordioa lortu du jabearekin Ponpeloko Togadoa erosteko» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  8. a b Novella, Luis Romero; González, Rubén Montoya. (2015). «A rediscovered togatus from "Pompelo"» Cuadernos de arqueología de la Universidad de Navarra (23 (Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra; Vol)): 279–289. ISSN 1133-1542. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]