Pongo tapanuliensis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pongo tapanuliensis
Pongo tapanuliensis female.jpg
Iraute egoera

Arrisku larrian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
GeneroaPongo
Espeziea Pongo tapanuliensis
Nurcahyo, Meijaard, Nowak, Fredriksson & Groves, 2017
Hedapen mapa
Pongo tapanuliensis distribution map.png

Pongo tapanuliensis edo Tapanuliko orangutana Indonesiako Sumatra uharteko Hego Tapanulin baino bizi ez den Pongo espezie bat da[1]. Ezagutzen den hiru orangutan espezieetako bat da, Pongo abelii eta Pongo pygmaeusekin batera. 2017an deskribatu zen, lehen aldiz, eta 1929an Pan paniscus (bonoboa) deskribatu zenetik aurkitutako lehen tximino handia da[2].

1939an lehen aldiz euren berri eman bazen ere, ez ziren berriro ere aurkitu 1997ra arte[3], eta 2017an, ADN ikerketa zabal baten ostean, espezie ezberdin gisa desberdindu ziren. P. pygmaeusetik orain dela 3,4 milioi urte bereiztu ziren, baina Toba lakuaren erupzioaren ondotik isolaturik geratu ziren, orain 75.000 urte inguru[4]. Orain dela 10.000 eta 20.000 urte artean, noizbehinkako kontaktu guztiak gelditu ziren. P. abeliitik orain dela 674.000 urte bereiztu ziren genetikoki[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Nater, Alexander; Mattle-Greminger, Maja P.; Nurcahyo, Anton; Nowak, Matthew G.; Manuel, Marc de; Desai, Tariq; Groves, Colin; Pybus, Marc et al., «Morphometric, Behavioral, and Genomic Evidence for a New Orangutan Species», Current Biology, doi:10.1016/j.cub.2017.09.047, https://doi.org/10.1016/j.cub.2017.09.047. Noiz kontsultatua: 2017-11-12  .
  2. (Ingelesez)  Reese, April (2017-11-09), «Newly discovered orangutan species is also the most endangered», Nature (7679): 151–151, doi:10.1038/nature.2017.22934, https://doi.org/10.1038/nature.2017.22934. Noiz kontsultatua: 2017-11-12  .
  3. (Ingelesez)  «Erik Meijaard: A Sumatran Wonderland | Jakarta Globe», Jakarta Globe, http://jakartaglobe.id/opinion/erik-meijaard-sumatran-wonderland/. Noiz kontsultatua: 2017-11-12  .
  4.   New Species of Orangutan Is Rarest Great Ape on Earth, 2017-11-02, https://news.nationalgeographic.com/2017/11/new-orangutan-species-sumatra-borneo-indonesia-animals/. Noiz kontsultatua: 2017-11-12  .
  5. (Ingelesez)  Stokstad, Erik (2017-11-02), «New great ape species found, sparking fears for its survival», Science, doi:10.1126/science.aar3900, https://doi.org/10.1126/science.aar3900. Noiz kontsultatua: 2017-11-12  .