Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Belaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Porifera» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Belaki
Ediacarar-gaur egun

Sponge.JPG
Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaEukaryota
ErreinuaAnimalia
Filuma Porifera
Grant eta Todd, 1836

Belakiak (Porifera) animalia filum bat dira. Animalia sinpleenen oinarrian daude, Diploblastoen ahizpa-taxoi gisa[1][2][3][4][5]. Organismo zelulaniztunak dira, poroz beteriko gorputzak dituztenak, euren barruan urak zirkulatzeko kanalak sortuz. Egituraz, mesohilo izeneko ehun likatsu bat dute, bi zelula geruzez inguratuta. Belakiak ikertzen dituen biologiaren adarra espongiologia da[6].

Animalia hauek aurrekanbriarrean bizi zirela ikusi da, nahiz eta XVIII. mende arte ez ziren sailkatuak izan. 1819. urtean landare gisa sailkatzen ziren, baina ondoren barnean dauden ur-lasterrak ikusita animalia direla ohartu ziren.

Forma ugari daude, baina guztiek dute mugitzeko ezintasuna. Gaur egun 5.000 espezie baino gehiago daude katalogatuak munduan zehar, eta horietatik 150 inguru ur gezan bizi dira. Koloniak eratzen dituzte euren zuntzak elkartuz. Ura iragaziz elikatzen dira.

Digestioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelula barruko digestioa dute. Zelula flagelatu batzuek, koanozitoek, organismoaren barruko barrunbea tapizatu eta janaria barrurantz daramaten ur-korronteak sortzen dituzte. Bertan, fagozitosi-prozesuen bidez, organismoan sortu eta, bertan, beste zelula batzuek, amebozitoek, horien digestioa egiten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Pisani, Davide; Wörheide, Gert; Lartillot, Nicolas; Rota-Stabelli, Omar; Philippe, Hervé; Pett, Walker; Dohrmann, Martin; Feuda, Roberto (2017-12-18) «Improved Modeling of Compositional Heterogeneity Supports Sponges as Sister to All Other Animals» Current Biology (24): 3864–3870.e4 doi:10.1016/j.cub.2017.11.008 ISSN 0960-9822 PMID 29199080 . Noiz kontsultatua: 2018-12-05 .
  2. (Ingelesez)  Wörheide, Gert; Lartillot, Nicolas; Philippe, Hervé; Rota-Stabelli, Omar; Feuda, Roberto; Dohrmann, Martin; Pett, Walker; Pisani, Davide (2015-12-15) «Genomic data do not support comb jellies as the sister group to all other animals» Proceedings of the National Academy of Sciences (50): 15402–15407 doi:10.1073/pnas.1518127112 ISSN 1091-6490 PMID 26621703 PMC PMC4687580 . Noiz kontsultatua: 2018-12-05 .
  3. (Ingelesez)  Manuel, Michaël; Wörheide, Gert; King, Nicole; Delsuc, Frédéric; Corre, Erwan; Lapébie, Pascal; Ereskovsky, Alexander; Quéinnec, Éric et al. (2017-04-03) «A Large and Consistent Phylogenomic Dataset Supports Sponges as the Sister Group to All Other Animals» Current Biology (7): 958–967 doi:10.1016/j.cub.2017.02.031 ISSN 0960-9822 PMID 28318975 . Noiz kontsultatua: 2018-12-05 .
  4. (Ingelesez)  Giribet, Gonzalo «Genomics and the animal tree of life: conflicts and future prospects» Zoologica Scripta (S1): 14–21 doi:10.1111/zsc.12215 ISSN 1463-6409 . Noiz kontsultatua: 2018-12-05 .
  5. (Ingelesez)  Giribet, Gonzalo; Marioni, John C.; Riesgo, Ana; Pearse, Vicki B.; Hadfield, Michael G.; Gruber-Vodicka, Harald; Laumer, Christopher E. (2018-03-17) «Placozoa and Cnidaria are sister taxa» bioRxiv: 200972 doi:10.1101/200972 . Noiz kontsultatua: 2018-12-05 .
  6. (Ingelesez)  «Definition of SPONGIOLOGY» www.merriam-webster.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-05 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belaki Aldatu lotura Wikidatan