Potentzial grabitatorio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Fisikako newtondar mekanikan, potentzial grabitatorioa magnitude fisiko eskalar bat da, gorputz batek masa-unitateko duen energia potentzial grabitatorioa adierazten duena. Beste era batean esanda, m2 masadun gorputz bat m1 masadun gorputz batek sortutako eremu grabitatorioan barrena infinitutik B puntura higiarazteko indar grabitatorioak masa-unitateko egin behar duen lana adierazten du potentzial grabitatorioak. Matematikoki honela adierazi dezakegu:[1]

Zeinetan V potentzial grabitatorioa den, Ep energia potentzial grabitatorioa eta m2 beste gorputz batek sortutako eremu grabitatorioan higitzen den masa. Ekuazio horretan energia potentzial grabitatorioaren adierazpen matematikoa ordezkatuz gero, potentzial grabitatorioaren ondorengo adierazpena lor dezakegu, aurrekoa baino praktikoagoa:

Zeinetan G grabitazio unibertsalaren legeko konstantea den, m1 eremu grabitatorioa sortzen duen masa eta r eremu grabitatorioa sortzen duen masaren eta masa mugikorraren (m2) artean dagoen distantzia edo orbita-erradioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fisika 2. Giltza argitaletxea. ISBN: 9788483783955.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]