Pottors ta Klito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pottors ta Klito
Datuak
JatorriaZarautz (Gipuzkoa)
Instrumentuakgitarra, baxua, bateria
Urteak2009-
Taldekideak
Ainara Sarasketa
Korta
Gurutze Ostolaza
Amaia Gabilondo

Pottors ta Klito Zarauzko (Gipuzkoa) euskarazko punk musika feministako talde bat da, 2009an sortua. Punkaz gainera, bestelako musika estiloak ere erabiltzen dituzte, hala nola reggaea. Izenak emakumeen genitalak ditu aipagai: potorra (alua) eta klitoria, alegia.

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Ainara (bateria), Altxu (gitarra eta ahotsa), Jorge (gitarra) eta Korta (baxua) ziren taldekideak, baina 2012an Jorgek taldea utzi zuen eta Guru sartu zen. Abeslari berria, Amaia, 2013an hasi zen taldean eta Altxuk taldea uztean, 2015ean, laukote gisa geratzea erabaki zuten.[1]

Lehen kontzertua 2011n eman zuten Putzuzulo gaztetxean, eta bigarrena Leitzako topaketa feministetan 2012an. 2013tik aurrera kontzertuak modu jarraituan ematen hasi ziren.[2]

2016an Magenta lehen diskoa atera zuten, aurreko urteetan sortutako abestiz osatua. Taldearen estiloa gehienbat punk musika da, bestelako estiloak ere sartuta (hala nola reggaea). Izan ere, «pottormusika» egiten dute, «barrutik, pottorretik ateratzen zaien musika», beren hitzetan. Abestien letrak feministak dira, gai hauek hartuta: generoa, hilerokoa, autodefentsa feminista...[2]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ainara Sarasketa (bateria)
  • Korta (baxua)
  • Gurutze Ostolaza, Guru (gitarra)
  • Amaia Gabilondo (ahotsa)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Magenta (autoekoizpena, 2016)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pottors ta Klito» Tabakalera.eus 2015-08-20 (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  2. a b Urzelai, Jon. (2016-04-19). «Pottors ta Klito: “Sentitzen dugu Pottors ta Klito komunitate oso bat dela”» Badok (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  3. «Magenta, by Pottors Ta Klito» Pottorstaklito.bandcamp.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]