Probidentziaren begi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
"Dena ikusten duen begia", Estatu Batuetako zigilua
Goi arduraren begia, Akisgrango katedrala

Probidentziaren begia, Delta argitsua edo Dena ikusten duen begia sinbolo bat da. Tradizionalki haren jatorria Antzinako Egipton kokatu da; han Horusen begia bezala ezagutzen zen. Dena dela, antzeko sinboloak erlijio gehienetan aurki daitezke; zaharrenetariko bat Hinduismoa da: Rigvedan, k.a. 3.000 urte, begiaren bidezko argia eta eguzkia lotzen dira, esaterako.[1]

Egiptoko mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horusen begia, Antzinako Egiptoko ongiaren jainkoa, Osiris jainkoaren eta Isis jainkosaren semea, isilpean jaio zen haren bizitza babesteko: Set, haren anaia, Osiris hil zuen horrela haren errege-tronua babesteko eta aitaren seme guztiak akabatuko zituen helburu bera lortzeko. Horus ezkutua hazi zen eta adina izan zuenean, aitaren heriotza mendekatzeko, Seti desafio egin zion. Borroka odoltsua izan zen eta Horusek eskuineko begia galdu zuen. Azkenik, jainkoek eskua hartu zuten: tronua Horusi eman zioten.

Traingelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroago begia triangelu batean kokatu zen. Triangelu horrek sinbolismo desberdinak izan daitezke. Kristauen arabera Hirutasunaren azalpena izango litzateke. Erlijio hebraieran, aldiz, tetragramaren sinboloa izango litzateke.[2]

Masoneria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probidentziaren begia ere framazoneriaren ikonografian aurki daiteke, triangelu distiratsu baten erdian edo "delta argitsua". Sinboloa era desberdinetan agertu daiteke, esaterako begiaren truke "G" letra batez. G horrek esanahi desberdinek izan dezake: Jainkoa ingelesez ("God"), Geometria, Gnosis, Grabitazio...[3]

Ameriketako Estatu Batuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konspirazio zaleek estatu horien sinbolismoan argurdio asko aurkitu dituzte. Estatu Batuen sorreran berean Probidentziaren begia agertzen da. Sinbolo horren sorreran hiru pertsonek hartu zuten parte, Benjamin Franklin eta Thomas Jefferson, biak masoiak.

Dolar estatubatuarretan probidentziaren begia ikus daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Probidentziaren begi