Psoas iliakoa
Psoas iliakoa | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Konponenteak |
psoas major muscle (en) ![]() psoas txikia muskulu iliakoa |
Jatorria |
Hobi iliakoa Bizkarrezurra |
Arteria |
Azaleko arteria zirkunflexu iliakoa arteria iliakolunbar |
Nerbioa | Plexu lunbarra |
Antagonista |
Gluteo nagusia bizeps muskulu femorala Muskulu semitendinosoa Muskulu erdimintzezkoa |
Identifikadoreak | |
Latinez | m. iliopsoas |
TA | A04.7.02.002 |
FMA | 64918 |
Terminologia anatomikoa |
Psoas iliakoa [1](TA:musculus iliopsoas; musculus psoas major eta musculus iliacus) abdomenean eta izterraren alde bentralean kokatzen den muskulua da. Gorputzeko muskulu indartsuenetako bat da. Bere funtzio nagusiak izterraren tolespena eta aldakararen tolespena dira. Bi azpimuskuloz, azpiatalez osaturik dago: alde batetik, psoas handia, atal medial nagusiena dena; eta bestalde, alde lateralean kokatzen den muskulu iliakoa[2].
Psoas muskulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Psoas muskuluaren jatorria azken torax ornoaren eta gerri ornoen arteko disko, orno gorputzb eta hauen zehar epofisietan hasten da (T12-L5). Zuzenean jeisten da, eta bat egiten du hodi iliakotik sortzen den muskuluarekin (muskulu iliakoa). Iztai lotailuaren muga pasa ondoren izterezurreko krokante txikiak ezartzen da, hau da, goiko aldean. Muskulu honen inerbazioa nerbio femoralak (L2, L3 eta L4 mailetatik irteten dena) eta sare lunbarreko hainbat adarrek eragiten dute. Odolztapena, aldiz, arteria femoraletatik ateratzen diren adarrak egiten dute, azaleko arteria epigastrikoa, esaterako.
Psoas txikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Psoas txiki psoas handiaren azpiatal bat da, muskulu bezala har daitekeena. Psoas handiaren aurrean kokatzen da, abdomen barrunbean. Bere jatorria azken orno toraxikoa (T12) eta lehenengo lunbarra (L1) dira. Gero, aponeurosiarekin jarraitzen du, hau da, tendoi bilakatzen da, eta muskulu iliakoan ezartzen da. Bere inerbazioa nerbio femoralaren adarrak egiten dute. Irrigazioa, aldiz, azaleko arteria xirkunflexu iliakoak.
Muskulu iliakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Muskulu iliakoak jatorria hobi iliakoan eta sakroaren kapoko aldean dauka. Bere ezarpena Psoas muskuluaren berdina da; izan ere, batera heltzen dira izterrezurraren krokante txikira. Bere inerbazioaz arduratzen den nerbioa femorala da, eta honekin batera, sare lunbarra. Odoleztapenaz, kanpoko arteria zirkunflexu iliakoa arduratzen da, arteria femoralaren adar bat dena.
Funtzio[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]
Psoas iliakoaren funtzio nagusia hankaren mugimendu librea gauzatzea da. Batez ere, izterraren flexioaz arduratzen da. Hala ere, bere ezarpenagatik, enborraren mugimenduan parte hartzen du baita ere. Psoas iliakoarean uzkurketa bitaletarak, hau da, ezkerreko eta eskuineko muskuluak batera uzkurtzen direnean, enborraren tolespena ahalbidetzen dute. Gainera, psoas iliakoa ezinbestekoa da bipedazio pozizioa mantentzeko. Honen eraginez, lordosi lunbarra eta halaber, zifosi toraxikoa egonkor matentzen dituzte, kokzixaren hipertentzioa (gehiegizko luzapena) ekidituz.
Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Netter. Atlas de Anatomía humana 6ª edición.
- Prometheus. Atlas de Anatomía 3ª edición.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Músculo iliopsoas. 2017-03-02 Noiz kontsultatua: 2017-03-08.
- ↑ (Gaztelaniaz) medicina, Editorial Médica Panamericana: Libros de. Prometheus. Atlas de Anatomía. Noiz kontsultatua: 2017-03-08.
- ↑ (Gaztelaniaz) NETTER. ATLAS DE ANATOMÍA HUMANA (6ª ED.) | VV.AA. | Comprar libro 9788445826072. Noiz kontsultatua: 2017-03-08.