Trokanter txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trokanter txiki
Xehetasunak
Honen parteupper extremity of femur (en) Itzuli
trokanterra
Artikulazioapubofemoral ligament (en) Itzuli
subtendinous bursa of iliacus (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latineztrochanter minor
TAA02.5.04.007
FMA32853
Terminologia anatomikoa

Trokanter txikia izterrezurraren lepoaren eta diafisiaren artean kokatutako prominentzia edo irtengunea da, muskulu psoasiliakoak txertatzeko baliatzen duena.[1] Trokanter txikia trokanter nagusiari lotuta dago, izterrezurraren lerro intertrokanterikoaren bidez.

Patologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskeletoaren osifikazio-prozesua osatu gabe duten haur eta nerabeen kasuan, trokanter txikia erauztearen ondoriozko hausturak gerta daitezke, psoas iliakoaren muskulu-uzkurdura bortitz baten ondorioz. Hala ere, helduetan trokanter txikiaren hausturak oso gutxitan gertatzen dira, eta gertatzen direnean, hezurrean metastasia eragin duen minbizi-prozesu baten bigarren mailakoak izaten dira.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]
  2. Khoury JG, Brandser EA, Found EM, Buckwalter JA. (1998). «Non-traumatic lesser trochanter avulsion: a report of three cases» Iowa Orthop J 18: 150–4. PMID 9807723..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.