Pubalgia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Pubalgia
Deskribapena
Motatendinitisa
EspezialitateaKirol medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-9848.8

Pubalgia, atleten pubalgia, kirolarien hernia[1] edo kirolaren hernia (ingelesez, Athletic pubalgia) , pubiseko minari deritzogu.

Iztai eremuko lesio hau, gehienbat, abdominalen behekaldeko muskuluen edota izterraren ondoko muskuluen erabilera zehatza (nahiz esklusiboa) behar den kiroletan parte hartzen duten gizabanakoetan ohikoa izaten da; esate baterako, futbola, izotz gaineko hockey-a, rugby-a…[2]

Generoen artean topatzen dugun desberdintasun anatomikoa dela-eta, gizonek pubalgia pairatzeko duten ehunekoa handiagoa dela esan dezakegu emakumeekin alderatuz.[3]

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pubalgia eragiten duen faktorerik garrantzitsuena gainkarga muskularra da. Gainkarga muskular hau mugimendu errepikagarrien bitartez eman daiteke. Hori dela eta, errendimendu altuko kirolarietan oso ohikoa izaten da. Herniek ere eragina izan dezakete pubalgiaren agerpenean. Hernia hau, abdomenaren paretako muskuluen eremu ahuletan ematen da.

Pertsona bakoitzak duen anatomia ere faktore garrantzitsua da. Adibidez, gerriko muskulu abduktoreak femurrean duen insertzioa gehiegi tiratzen badu, mina eragin dezake eta hezur iliakoak atzera edo aurrera desplazaturik badaude, kokzixeko hezurra mugitu dezake pubalgia sortuz.

Haurdunaldiek ere eragina izan dezakete, erditzean lotailuek lortutako hiperelastizitateak sinfisian presio handia eragin dezakeelako.[4]

Klinika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pubalgia hautematerako garaian kontuan izan behar diren sintomak izterreko eta beheko pareta abdominaleko mina dira. Hasiera batean, ariketa fiskoa egin ondoren agertuko da min hau. Pulbalgia garatzen joan ahala, mina ariketa fisikoa egitearekin batera agertuko da.[4] Lesio honen sintomak, beste patologia desberdin askorekin nahastu daitezke. Hori dela eta, anestesia injekzioak erabili daitezke minaren iturburua aurkitzeko.[3]

Pubalgia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragindako zonaldearen arabera, 3 pubalgia mota bereizten ditugu:

  • Giza-gorputza jarrera anatomikoan.
    Goi-pubalgia: abdomenaren muskulu zuzenak handitzen direnean gertatzen da; beraz, abdomeneko giharrek eragin zuzena dute.
  • Behe-pubalgia: muskulu abduktoretako minaren ondorioz ematen da; hiru muskulu abduktore ematen diren arren (handia, mediala edo ertaina eta txikia), gehienbat abduktore medialari eragiten dio behe-pubalgiak.
  • Pubalgia mistoa: bai abdomeneko muskulu zuzena eta bai muskulu abduktoreen lesioaren ondoroz ematen da. [5]

Pubalgia graduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pubalgiaren garapenaren arabera ere 4 mota bereiz daitezke larritasunaren arabera:

  • Lehenengo fasekoa: Kirol esfortzu handia egin ondoren agertzen da. Kirola egin baino lehenagoko beroketekin desagertu daiteke.
  • Bigarren fasekoa: Ariketa fisikoa egitearekin batera agertzen da.
  • Hirugarren fasekoa: Ariketa fisikoa egiten hasi bezain laster agertzen da.
  • Laugarren fasekoa: Mina eguneroko zereginetan agertzen da.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pubalgia lesioaren diagnostikoa oso zaila izan ohi da, izan ere, beste hainbat lesioekin nahastu ditzakegu harensintomak; hau da, beste asaldurekin antzekotasunak eduki ditzake. Orokorrean, bi motatako diagnostiko motak bereizten ditugu: aztereketa fisiko bitartez egindako eta irudien bidezko azterketa.

  • Azterketa fisikoa minaren kokapen zehatza topatzean datza, horren ondorioz, pubalgiaren ohiko sintomekin alderatzeko. Horretarako, erresistentziadun abdominoplastia da erabiltzen den frogarik ohikoena. Horretarako, gaixoak hankak luzatu egin behar ditu, eta oinak, aldiz, flexionatuta. Bestalde, mediku zein aztertzaileak, abdomeneko muskulu zuzenaren lotunea haztatu egiten du, sintomak birsortuz.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendu mota ezberdinak daude pubalgia tratatzeko. Bi bide hartu daitezke tratamenduan: kirurgia bitartezkoa eta tratamendu kontserbatzailea.

Kirurjia bitartekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atsedena eta antiinflamatorioak: zikatrizazio on bat emateko deskantsoa ezinbestekoa izango da. Kasu batzuetan, makuluak erabiltzea gomendagarria da.
  • Fisioterapia bitartezko tratamendua: flexio, indar eta abdomenaren estabilizazio ariketak ezinbestekoak izango dira erreabilitaziorako.
  • Kirolerako berregokitzea: erreabilitazioaren azkenengo faseetan ezinbestekoa da kirolera modu seguru batean bueltatzea, min hau kronikoa bilakatu ez dadin
  • PRP infiltrazioak: Hazkuntza faktoreak dituzten infiltrazioak egin daitezke zikatrizazio azkarrago eta eraginkorrago bat lortzeko. Izan ere, kolagenoan aberatsa izango den matrize extrazelularraren sorrera eraginkorra lortuko da hauen bitartez.

Tratamendu kontserbatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Laparoskopia: herniak identifikatu eta tratatzeko.
  • Nerbio genitofemoralaren adar genitalaren erresekzioa eta nerbio ileoinginalaren neurolisia: Erresekzioaren bitartez nerbioa inguruan duen ehunetatik bereizten da (estimulu sentsitiboak murrizten dira horrela) eta neurolisian nerbioaren endekapena ematen da, horrela, minaren estimuluak sentitzea eragotziz.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hainbeste lesio bezala, heziketa fisikoaren aurretiko beroketa baten bitartez eta mugimendu bortitzak nahiz oker burututako mugimenduen bitartez saihestu dezakegu pubalgiaren agerpena.

Hala ere, badaude haren agerpena ekidin edo atzeratu dezaketen zenbait ariketa fisiko, esate baterako:

  • Gerriko gihar egonkortzaileen errefortzua bermatzea.
  • Mina sentitzerako garaian atsedenaldi bat egin, ariketa fisikoarekin jarraitu beharrean.
  • Ariketa isometrikoak muskulu lapran, abduktore, adduktore eta abdomeneko zuzenerako.
  • Abduktore, adduktore eta abdominalen potentziazioaren lanketa.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Omar, Imran M.; Zoga, Adam C.; Kavanagh, Eoin C.; Koulouris, George; Bergin, Diane; Gopez, Angela G; Morrison, William B.; Meyers, William C.. (2008-09-01). «Athletic Pubalgia and “Sports Hernia”: Optimal MR Imaging Technique and Findings» RadioGraphics 28 (5): 1415–1438.  doi:10.1148/rg.285075217. ISSN 0271-5333. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. Renström, P.; Peterson, L.. (1980-3). «Groin injuries in athletes» British Journal of Sports Medicine 14 (1): 30–36. ISSN 0306-3674. PMID 7378668. PMC PMCPMC1858784. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. a b c Elattar, Osama; Choi, Ho-Rim; Dills, Vickie D.; Busconi, Brian. (2016-7). «Groin Injuries (Athletic Pubalgia) and Return to Play» Sports Health 8 (4): 313–323.  doi:10.1177/1941738116653711. ISSN 1941-0921. PMID 27302153. PMC PMCPMC4922526. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. a b (Gaztelaniaz) Pubalgia: causas, síntomas, tratamiento y ejercicios | ICONICA SPORTS. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Pubalgia» www.webconsultas.com 2011-08-12 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  6. (Gaztelaniaz) «Prevención de la pubalgia» www.webconsultas.com 2011-08-12 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).